Bidaiatu ezazu merkeago La Union autobusak eta Ryanair-en hegaldiak konbinatuz

¿Badakizue Ryanair-ek Gasteiz-ko aireportutik hegaldi komertzialak abian jarri dituela? Momentu honetan SevillaTenerife, Colonia eta Milanera bidaiatu daiteke.

Guk, Gasteizetik aireporturako autobus zerbitzua eskaintzen dugu, baita bueltako bidaia ere. Horrela, Ryanair-ek dituen prezio ikaragarriak aprobetxatu ditzakezue hainbat moduetan, haren hegaldiak gure autobus zerbitzuarekin konbinatuz. Bilbokoa, Gasteizkoa, edo Iruñekoa bazara, gure autobusak erabili ditzakezu terminalera heltzeko, eta hortik nahi duzuen lekura bidaiatzeko.

Bilbokoa edo Iruñekoa bazara, Gasteizera doan autobusa hartu beharko duzue lehenengo eta handik aireporturako autobusa. Hegazkina hartu eta bidaiatzera! Horrela, era merkean, erosoan eta ardurarik gabe bidaiatuko duzue.

Bilbao-Milan joan etorria 73 €-tik gora

Pentsa dezagun Bilbotik Milanera joan nahi dugula Uztailaren 5-etik 12-ra. 73 €-ren truke egin ahal dugu hori, autobuseko bidaiak barne. Milanen lurreratu eta Toscana bisitatzeko gogorik duzue? (Prezioek aldaketak jasan dezakete dataren arabera eta txartelak erosten diren egunaren arabera).

Jarraian, Gasteiz-Gasteiz-ko aireportua autobus bidaiari buruzko xehetasunak aipatuko ditugu.

Gasteiz-ko aireportua autobus geltokiarekin eta hiriaren erdigunearekin lotuta dago gure konpainiako autobus baten bidez. Bidaiaren prezioa 3 eurotakoa da, bidaiari eta bidai bakoitzeko.

Aireportutik Gasteizera

Autobusa terminalaren iriste atetik ateratzen da hegaldia heldu eta ordu erdi beranduago eta bidaiariek beren fardelak hartu eta gero, 15-20 minutuz geldituko da Euskal Herriko Boulevard-ean, hiri-autobusen geltokian, autobus geltokiaren ate nagusiaren ondoan. Ondoren hiri-erdigunerantz abiatuko da, Cadena eta Eleta Kalerantz, katedral berriaren ondoan.

Gasteiztik aireportura

Kontrako norabidean, autobusak geltoki berdinak erabiliko ditu.  Cadena eta Eleta kaletik abiatzen da hegaldiak baino 2 ordu arinago eta 10 minutu ondoren gutxi gora behera Euskal Herriko Boulevard-ean geldituko da. Handik, aireporturantz abiatuko da hegaldia irten baino ordu eta erdi lehenago.

Lerro hauek irakurri eta gero ikusi dezakezue aurreztutako dirua.  Gehiago jakin nahi baduzue, Ryanair-en webgunearen esteka uzten dizuegu. Bertan ikusi ditzakezue eskaintzen diren hegaldi guztiak, eta prezioak data bakoitzerako.

Ryanair-en web orrialdea.

Gure web orrialdean, Gasteizera heltzeko lotura guztiak kontsultatu ditzakezue, bertatik aireportura jo ahal izateko. Kontsultarik baduzue gurekin kontaktuan jarri zaitezkete gure sare sozialen bidez edo bezero arreta telefono zenbakiaren bitartez.

Oraindik argi ez baduzue nora joan oporretan edo asteburu pasa joateko leku desberdin baten bila bazabiltzate, turismoaren euskal agentzia eta Viajes Navarsol agentziaren estekak uzten dizkizuegu. Ziur gaude informazio ona aurkitu ahal izango duzuela.

Aukera aprobetxatu eta bidaia disfrutatu!