⚠️Abisua: 25/09/22-A 3719- Leioako Gizarte Etxeko geralekua kendu da

2025eko irailaren 22an (astelehena), Leioako Gizarte Etxeko geralekua kendu egingo da Gasteiztik Algortara doazen autobusen zerbitzuetan, 14:10ean, 15:15ean eta 16:50ean.

Europako Mugikortasunaren Astea dela eta Iturribideko biribilgunetik Elexalde Etorbideraino Iparragirre Etorbidea eta Leioandi kalearekiko bidegurutzeko biribilguneraino Iparragirre Etorbidea trafikorako itxita egongo da 15etatik 20:30ak arte.

Champions San Mamesen partidaren gorabeherak, 2025/09/16an

Irailaren 16an San Mamesen jokatuko den Champions partida dela eta, Sarriko eta Deustuko geltokiak kendu egingo dira A 3716 linean (Leioa/EHU-Bilbo-Gasteiz), 15:10etik aurrera. Ordutegi horiek dituzten bidaiariek Intermodal Bilbaotik erabili ahal izango dituzte.

EPE HEZKUNTZA-BEC BARAKALDO(BIZKAIA) 2025/09/20

Autobus zerbitzu berezia 2025eko irailaren 20rako, HEZKUNTZAko azterketak direla eta BECen, BARAKALDON (BIZKAIA)

  • Gasteizko autobus geltokitik BEC era (BARAKALDO) zuzeneko bidaia
  • Irteera Gasteizko geltokitik: 7:00etan
  • BEC etik itzulera BARAKALDOtik Gasteizko Geltokira: 15:00etan
  • Tarifa: 6,35,-€ (bidaia bakoitza)
  • www.autobuseslaunion.com eta leihatilan Intermodal Bilbaon eta leihatilan Gasteizko autobus geltokian. Argibideetarako 94 427 11 11 eta 945 26 46 26 telefonoak

TRAFIKO ETENAK ESPAINIAKO ITZULIAGATIK BILBON eta BIZKAIAN – 2025eko irailaren 3an

Espainiako Itzuliko 11. etapa dela eta, datorren irailaren 3an, linea batzuen ibilbideei eragingo zaie, Bilboko eta Bizkaiko trafiko eten eginez. Hona hemen eragin nagusiak:

  • A 3714 linea – Bilboko Intermodaletik Gasteizera eta, alderantziz, Gasteiztik Bilboko Intermodalera. Bidaia guztiak mantentzen dira, nahiz eta, tuneletako mozketengatik, irteeretan eta heldueretan atzerapenak egon daitezkeen.
  • A 3720 linea – Aireportuak. Gasteiztik 15:45ean (Cadena y Eleta) irteten den bidaian, bakarrik utziko da bertan behera Boluetako geldialdia eta Bilboko aireportura joango da zuzenean.
  • A 3716 linea, Gasteiztik Bilboko Intermodala/Deustu/Sarrikora doan autobusa. Deustuko eta Sarrikoko geltokiak ordutegi guztietan kenduko dira, helmugako zein irteerako bi noranzkoetan. Gasteizetik Deustu-Sarrikorako bidaidetan ez dira geldialdi horiek egingo, eta autobusa Bilboko Geltokian amaituko da edo Leioa-EHUra jarraituko du (ikus koadroa). Ondorengo koadroetan aldaketak adierazten dira:
Aldaketak A3716 linean

Irteeretan eta heldueretan egon daitezkeen atzerapenak.

Nolanahi ere, zerbitzu guztiek atzerapenak izan ditzakete, segurtasun arrazoiengatik azken orduko kalteak jasan ditzaketelako, edo antolatzaileek ezarritako ibilbideak eta ordutegiak aldatu ditzaketelako, bai eta trafiko agintarien jarraibideak ere.

Zalantzarik edo argibiderik behar izanez gero, Bezeroaren Arreta Zerbitzura deitu 945 26 46 26-94 427 11 11-946 54 05 51 telefonora.

BERRIA: AUTOBUS ZUZENEN ORDUTEGIAK VITORIA-GASTEIZTIK > LEIOA/EHU eta DEUSTO-SARRIKO


Jakinarazten dugu irailaren 1etik aurrera Vitoria-Gasteiztik eta Leioa/EHUtik zuzenean (joan-etorria), Gasteiztik eta Deustutik eta Sarrikora (joan-etorria) honako zerbitzu hauek egingo direla: