2026/03/17. Greba Orokorra. Gutxieneko Zerbitzuak Alavabusen.
2026/03/17an aurreikusitako greba orokorra dela eta, Alavabuseko lineetarako gutxieneko zerbitzuak honako hauek izango dira:





Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu bezeroaren arretarako telefono-zenbakira: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26. Aurrez aurreko arreta konpainiaren leihatilan, Intermodal Bilbaon eta Gasteizko autobus geltokian. Informazio osagarria: www.autobuseslaunion.com
2026/03/14. Aiarako Bira. Alavabuseko 16. linearen eragina Artziniegan
Artziniegan egingo den Aiarako Bira dela eta, 2026ko martxoaren 14an, larunbata, 16:00etatik 17:45era, Artziniegako geralekuetan ez da geldituko honako zerbitzu hauetan:
16. linea: Okondo-Artziniega
Espedizioa: 15:25, azken geldialdia Llanteno izango da.
16. linea: Artziniega-Okondo
Espedizioa: 16:25, lehenengo geldialdia Llanteno izango da.
Garraio-laguntzen aplikazioa ALU DESKONTU BONUETAN
Foro Agindua Bizkaia Foru Aldundia, 2026ko otsailaren 20a
2026ko otsailaren 19an, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak honako neurri hauek onartu zituen (gai-zerrendako 11. gaia) 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldirako:
- Doakotasuna haur-populazioarentzat, 17/2025 Errege Lege Dekretuaren arabera, 2012ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako pertsonentzat, A-3700 emakidan integratutako garraio-titulu guztien tarifetan, baldin eta Bat, Barik edo Mugi txartel pertsonalizatua badute. Era berean, jakinarazten da pleguen arabera 6 urtetik beherakoek doan bidaiatzen dutela, baliozko bidaia-titulua duen adin nagusiko pertsona batek lagunduta.
- Gazteen erabilera anitzeko bonuen tarifak % 50 murriztea.
- Gainerako erabilera anitzeko bonuen tarifa % 40 murriztea
17/2025 Errege Lege Dekretuaren arabera, neurri horietatik kanpo geratzen dira joanetorriko txartela eta txartel turistikoa, ez baitira errepikariak.
Foru aginduak barne hartzen ditu:
LEHENA.- 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean A-3700 emakidan ezarri beharreko hileko. hiruhileko eta 60 bidaieko bonuen prezioa onartzea, Eranskinean jasotzen diren moduan. Enpresa emakidadunak Foru Agindu hau onartu arte enpresak ezarrita zuen prezio osoa ordaindu duten erabiltzaileei itzuli beharko die, ordaindutako prezio horren eta Foru Agindu honen bitartez onartzen diren prezioaren arteko aldea (deskontuen ondoren).
BIGARRENA.- Deskontudun bonu mota desberdinen erabilgarritasunari buruzko oinarrizko arauak ezartzea:
- Bonu berdeek (26 urtera arte) %50eko deskontua izango dute. Bonu gorriek eta 60 bidaiako bonuak %40ko deskontua izango dute.
- Bonuak astelehenetik igandera erabili ahal izango dira (línea horretan espediziorik balego).
- Zuiako bonua Zuiatik (Murgia edo Ametzagako geralekuak) igarotzen diren espedizio guztietan erabili ahal izango da, bai A-3714 linean, bai A-3716 linean.
- Arratiako lineako bonua ezin izango da erabili Bilbotik Gasteizera.
- 60 bidaiako bonuak 4 hilabeteko iraungipena izango du, 2025eko azaroaren 30ean aurreikusitako baldintzei eusteko (17/2025 Errege Lege Dekretuak ezartzen duen erreferentzia-data).


(A–B) tauletan honako informazioa jasotzen da:
A taula: enpresak aplikatutako deskontuarekin bonoen tarifak.
B taula: enpresaren deskontuari administrazioen (Foru Aldundiak eta Gobernu Zentrala) garraio-laguntza aplikatuta ateratzen diren tarifak. Bono gorria eta 60 bidaiako bonoan laguntza %40koa da, eta bono berdean %50ekoa.
Txartel bakarra ezin da Bilbo-Vitoria-Gasteiz linean ezarri
Jakinarazten dizugu Garraio Ministerioaren mende dauden eta Estatuko garraio lineetan ezarri berri den TXARTEL BAKARRAREN modalitatea autobuseko Garraio Ministerioaren titularitateko lineetan eta trenbideko garraioan baino ezin dela aplikatu.
LA UNION TALDEKO (La Union eta Burundesa) enpresek kudeatzen dituzten lineen kasuan, VAC 225 Iruña-Jaka ibilbidean baino ezin da ezarri, eta ezin da aplikatu A 3700 Bilbo>Vitoria-Gasteiz eta horiekin lotutako lineetan, ezta Alavabuseko lineetan ere.
Etorkizun hurbilean agintari eskudunek (Foru Aldundiek eta Ministerioak) linea horietarako TXARTEL BAKAR hori baimentzen badute, posiblea izango da horietan ere jartzea.
Ikusi hemen txartel bakarraren baldintzak.
2026/01/27- Garraiorako 2026ko laguntzen luzapena onartu da
Diputatuen Kongresuaren Osoko Bilkurak 17/2025 Errege Lege Dekretua berretsi du astearte honetan, urtarrilaren 27an, 2026an garraio publikorako laguntzen jarraipena bermatzen duen funtsezko araua.
Lehen adierazi genuen bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak dagokion Foru Agindua onartzeko zain geratzen gara orain. Aldundiak argitaratu behar duen agindu horrekin, behin betiko zehaztuko dira A3700 Bilbo-Vitoria-Gasteiz linearen garraio publikoko abonuen eta bidaianitzen deskontu guztiak.
Aurten egongo diren deskontuak erabat zehaztea eta erabiltzaileei azkenean egongo diren diru hobariak itzultzea, Foru Aldundiak behin betiko laguntzak onartu eta berehala egingo da.
Itzuli beharreko zenbatekoei buruzko informazioa enpresaren webgunean duzue, lotura honetan: : 2026KO BONUEI BURUZKO INFORMAZIOA
