Aiaraldea, Miranda eta Durangoko lineetan autobusera patinete elektrikoarekin sartzeko debekua

2024ko urtarrilaren 29ko Arabako Foru Aldundiaren 39/2024 Foru Aginduaren arabera, Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko emakidetako ibilgailu guztietan patinete elektrikoekin sartzeko debekua onartzen da, baita eremu guztietan Eskualdeko Garraio Zerbitzuaz eta erabiltzaileak eramateaz arduratzen diren ibilgailuetan ere, otsailaren 5etik aurrera. Aginduak ondoko lineei eragiten die: AR02 Aiarako Bailara> Gasteiz, L18 Durango>Gasteiz eta L19 Miranda>Gasteiz. Patinete elektrikoak ez ezik, monozikloak eta elektrikoak diren edo bateria daukaten mugikortasun pertsonaleko beste edozein gailu elektrikoak ere sartzea debekatuta egongo da, mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak eta bizikleta elektrikoak izan ezik.