TARIFAK – BIDAIDE BONUAK/60 BIDAI – 2025eko IRAILA–ABENDUA ALDIRAKO
Jakinarazten dizuegu 2025eko irailaren eta abenduaren arteko epealdirako Bidaide Hileko Bonuen, Bidaide Hiruhileko Bonuen eta 60 bidaiako bonuen tarifak.
Erantsitako informazioan bi tarifa-taula daude:
- A Taula: enpresak aplikatutako deskontuekin kalkulatutako tarifak.
- B Taula: A Taulako deskontuei urtarrilaren 28ko RD 1/2025 araudiaren arabera gehitzen zaizkien deskontuak aplikatuz kalkulatutako tarifak. Araudi horren arabera, Bonu Gorrietan eta 60 bidaiakoetan %40ko deskontu osagarria aplikatzen da, eta Bonu Berdeetan %50ekoa.
Administrazio eskudunaren baimena jasotzen bezain pronto, hiruhileko bonuei ere urtarrilaren 28ko RD 1/2025 dekretuaren deskontu osagarria aplikatzeko aukera egongo da, eta orduan jarriko dira salgai. Gaur egun, hileko bonuak eta 60 bidaiakoak daude eskuragarri. Deskontu horiei %20ko (Orokorra) edo %50eko (Berezia) Familia Ugariko deskontua gehituko zaie, hala badagokio.

Era berean, jakinarazten dizuegu linea guztietako neguko ordutegiak 2025eko abuztuaren 4an argitaratuko direla enpresaren webgunean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan honako telefono hauetan: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26, edo aurrez aurre Bilboko Intermodal Estazioko eta Gasteizko Autobus Geltokiko txarteldegietan (astelehenetik igandera/festetan barne).