Basque Fest badator Bilbora Euskal Kultura aurkezteko

Euskal kulturaren jaia bueltan da BilbonAste Santuan. Aurkezten diren gai sorten artean Zinema gehitu da aurten. Gogorarazten dizuegu gourmet, kultura, merkatua, musika eta kirola direla urtero aurkezten diren gaiak.

Zer da Basque Fest? Laburbilduz, Euskal historia eta ohiturak zabaltzeko leihoa da. Euskal hizkuntza, bertako dantzak, musika, artistak, ohiturak, ogibideak etab. ezagutzeko aukera paregabea da beste lekuetan ezin daitezkeen ikuskizunak ikusi ahal izateko, halaber, euskal folklorearen jantzi tradizionalak ikusi eta ezagutu ahal izateko eta bertako musika tradizionalaz gozatzeko.

Horrez gain, antzineko euskal kirolak ikusi eta ezagutu ahal izango ditugu baita. Gure gastronomiaren altxorrak dastatzeko aukera izango ditugu ere, ohiko edari eta jakiak probatu ahalko ditugu Gourmet txokoetan.   Express dastaketak, sukaldaritza tailerrak eta informazio turistikoa izango da eskuragarri lekurik garrantzitsuenak bisitatzeko.

Zer egin genezake aste honetan Bilbon? Adin eta gustu guztietara moldatzen diren jarduerak aurkitu ditzakegu. Euskal gastronomia bikaina dastatu, hainbat kontzertuetara joan, euskararen mundura hurbildu, dantza erakustaldiak ikusi, euskal tresnen tailerretara joan… laburtuz euskal kulturan murgildu gaitezke giro ezin hobean.

Guztira 300 jarduera baino gehiago burutuko dira, gehienak doan, gustu eta adin guztientzat eskainiak.

Ikuskizunak non egingo dira? Hiriko hainbat toki ahlabidetu dira ikuskizunez disfrutatzeko. Hurrengo estekan ikus dezakezue mapa bat Basque fest-ren gune guztiak zehatz mehatz non dauden ezagutzeko.

Basque Fest Ikuskizunaren mapa

Ziur aski ezingo duzue ikuskizun guztietara bertaratu. Baina ikuskizunen egitaraua kontsulta dezakezue nora joan  erabakitzeko. Kaleko antzerkiak, kontzertuak, esperientzia gastronomikoak, euskal kirola…  aukeratu gehien gustatzen zaizuen jarduerak! Hurrengo estekan ikusi dezakezue Basque Fest-ren egitarau osoa.

Basque Fest programa osoa

Nola hurbilduko zarete jaira? Jaietan barrena seguru asko, txakoliren bat hartuko dugu eta, beraz kotxea hartzea ez da ideia ona izango. Horregatik, Bilbora autobusez bertaratzea gomendatzen dizuegu. Hurrengo esteketan ikus dezakezue informazio osoa bai Iruñatik eta baita Gasteiztik Bilbora etortzeko gure autobusetan.

Gasteiz-Bilbo Autobus zerbitzuen informazioa

Iruña-Bilbo zerbitzuen informazioa

Argazkia: Basque Fest