Autobusen Alokairua

La Union Autobus Taldeak  alokairu zerbitzurako marka nagusietako 150 autobus ditugu eskuragarri, euren bataz besteko adina lau urte baino gutxiagokoa izanik.  Halaber, puntako  teknologia-maila, jezarleku ergonomikoak eta segurtasun zein erosotasunerako sistema aurreratuenak dauzka, ingurumenarekiko errespetuan oinarrituta.

Gure zerbitzu publikoarekiko bokazioak eta zerbitzuarekiko berrikuntzak gure enpresa-filosofiaren barnean aurkitzen diren bi ardatz garrantzitsuak dira, enpresaren ibilbidean eta bilakaeran ikusten dena.

Horrez gain, Bureau Veritas ziurtagiri-emaileak, gure zerbitzuek kudeaketan kalitate arauak betetzen ditugula, lanean segurtasuna eta osasuna bermatzen dugula, eta irisgarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua bermatzen dugula ziurtatzen du.

Informazio gehiago ikusi dezakezu bertan: www.autobuseslaunion.com

Alokairurako aurrekontu eskaera egin dezakezu hurrengo estekan: https://www.autobuseslaunion.com/eu/aurrekontu-eskaera/

Hurrengo alokairu zerbitzuak betetzen ditugu:

  • Taldeentzako, familientzako, naiz eskolentzako txangoak.
  • Taldeentzako bidaia turistikoak.
  • Kirol klubentzako zerbitzuak.
  • Eguneroko eskola zerbitzuak.
  • Lantegietarako zerbitzuak.

Gure eskaintza:

  • Neurrira egindako zerbitzua.
  • Aukera ezazu zure egoerari hobeto egokitzen zaion autobusa. Kontuan hartzen dira lekuarekin erlazioa duten aspektu guztiak, eserlekuen arteko espazioa, argia, tenperatura eta aire girotzea. Orokorrean, bidaiariaren erosotasunarekin erlazioa duten aspektu guztiak kontuan izaten dira. Gurpildun aulkian dabiltzan bidaiarientzako gune berezia eta aldapa izateko aukera dago ere bai.
  • Autobus eta minibus sorta zabala daukagu, 67, 55, 37 edo 15 eserlekuetakoen artean aukeratzeko.

Egokitutako kontaktua: 619 766 651 edo ionieva@autobuseslaunion.com.