GASTEIZetik ZUZENEKO ZERBITZUAK unibertsitateetara: Leioako EHUra eta Deustu-Sarrikora
2025eko irailaren 1etik aurrera (neguko ordutegia), ondorengo ordutegi eta geraleku hauek egingo dira Gasteiz-Bilbo>Leioa-EHU linean, eta baita honako zuzeneko lineetan ere: Gasteiztik Leioara eta Deustu-Sarrikora.
Esteka honetan, ordutegiei buruzko informazioa
Gaur egun ditugun unibertsitatetatik itzultzeko ordutegiak bidaiarien beharretara egokituko dira datozen egunetan. Horrela ordutegi zuzenak ezarri ahal izango dira Leioako EHUtik Gasteizera, eta Deustu-Sarrikotik eta Bilboko Intermodaletik Gasteizera.
Linea honetan bidaiatzeko BIDAIDE BERDEAREN BONUAK dituzue (26 urtetik beherako bidaiarientzat), hilean 68,18 €-tik aurrera (hiruhileko bonuarekin). Baina badira ere bestelako bonuak: bidaide gorria, bidaide multilinea eta 60 bidaiako bonua. Informa zaitez ALUko deskontu bonuen tarifei, deskontuei eta prestazioei buruz esteka honetan
Informazio gehiago bezeroen arretarako telefonoetan: 94 427 11 11 – 945 26 46 26 (astelehenetik igandera) eta 946-54 05 31 (astelehenetik ostiralera). Eta aurrez aurre, Bilboko eta Gasteizko geltoki intermodaletako leihatiletan.
LEIOA/EHUtik Gasteizera itzultzeko azken ordutegia 20:10ean izango da.