Garraio-laguntzen aplikazioa ALU DESKONTU BONUETAN
Foro Agindua Bizkaia Foru Aldundia, 2026ko otsailaren 20a
2026ko otsailaren 19an, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak honako neurri hauek onartu zituen (gai-zerrendako 11. gaia) 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldirako:
- Doakotasuna haur-populazioarentzat, 17/2025 Errege Lege Dekretuaren arabera, 2012ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako pertsonentzat, A-3700 emakidan integratutako garraio-titulu guztien tarifetan, baldin eta Bat, Barik edo Mugi txartel pertsonalizatua badute. Era berean, jakinarazten da pleguen arabera 6 urtetik beherakoek doan bidaiatzen dutela, baliozko bidaia-titulua duen adin nagusiko pertsona batek lagunduta.
- Gazteen erabilera anitzeko bonuen tarifak % 50 murriztea.
- Gainerako erabilera anitzeko bonuen tarifa % 40 murriztea
17/2025 Errege Lege Dekretuaren arabera, neurri horietatik kanpo geratzen dira joanetorriko txartela eta txartel turistikoa, ez baitira errepikariak.
Foru aginduak barne hartzen ditu:
LEHENA.- 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean A-3700 emakidan ezarri beharreko hileko. hiruhileko eta 60 bidaieko bonuen prezioa onartzea, Eranskinean jasotzen diren moduan. Enpresa emakidadunak Foru Agindu hau onartu arte enpresak ezarrita zuen prezio osoa ordaindu duten erabiltzaileei itzuli beharko die, ordaindutako prezio horren eta Foru Agindu honen bitartez onartzen diren prezioaren arteko aldea (deskontuen ondoren).
BIGARRENA.- Deskontudun bonu mota desberdinen erabilgarritasunari buruzko oinarrizko arauak ezartzea:
- Bonu berdeek (26 urtera arte) %50eko deskontua izango dute. Bonu gorriek eta 60 bidaiako bonuak %40ko deskontua izango dute.
- Bonuak astelehenetik igandera erabili ahal izango dira (línea horretan espediziorik balego).
- Zuiako bonua Zuiatik (Murgia edo Ametzagako geralekuak) igarotzen diren espedizio guztietan erabili ahal izango da, bai A-3714 linean, bai A-3716 linean.
- Arratiako lineako bonua ezin izango da erabili Bilbotik Gasteizera.
- 60 bidaiako bonuak 4 hilabeteko iraungipena izango du, 2025eko azaroaren 30ean aurreikusitako baldintzei eusteko (17/2025 Errege Lege Dekretuak ezartzen duen erreferentzia-data).


(A–B) tauletan honako informazioa jasotzen da:
A taula: enpresak aplikatutako deskontuarekin bonoen tarifak.
B taula: enpresaren deskontuari administrazioen (Foru Aldundiak eta Gobernu Zentrala) garraio-laguntza aplikatuta ateratzen diren tarifak. Bono gorria eta 60 bidaiako bonoan laguntza %40koa da, eta bono berdean %50ekoa.
