2024/02/22 Geldialdi-aldaketa unibertsitatean, obrengatik

2024/02/22an, ostegunean, Aguirre Miramon 

kaleko autobus-geltokia, Gasteizko Unibertsitatean, Nieves Cano 

kalera aldatuko da.  Agirre Miramon kalearen eta Domingo Martinez 

Aragoi kalearen artean, 7:00etatik 13:00etara.

Athetic ikustera. Bilbotik Gasteizerako autobus zerbitzu berezia (Intermodala). Irteera: 23:15ean, 2024ko otsailaren 19an eta martxoaren 3an.

Hurrengo Otsailaren 19an (Astelehena) eta Martxoaren 3an (Igandea) San Mames Berrian Girona eta F.C. Bartzelonaren aurkako Ligako partidak izango dira ordutegi hauetan:

2024-02-19, 21:00etan, Gironaren aurka

2024-03-03an, 21:00etan, F.C. Bartzelonaren aurka

Bi egun horietan autobus zerbitzu berezia egongo da, Bilboko Intermodal geltokitik 23: 15ean irtengo dena. Otsailaren 19an (astelehena) Gasteizen Autobus Geltokian, Gasteiz etorbidean eta Unibertsitatean geldituko da. Martxoaren 3an (igandean) geldialdi bakarra egingo du Autobus Geltokian.

Aiaraldea, Miranda eta Durangoko lineetan autobusera patinete elektrikoarekin sartzeko debekua

2024ko urtarrilaren 29ko Arabako Foru Aldundiaren 39/2024 Foru Aginduaren arabera, Arabako Foru Aldundiaren titulartasuneko emakidetako ibilgailu guztietan patinete elektrikoekin sartzeko debekua onartzen da, baita eremu guztietan Eskualdeko Garraio Zerbitzuaz eta erabiltzaileak eramateaz arduratzen diren ibilgailuetan ere, otsailaren 5etik aurrera. Aginduak ondoko lineei eragiten die: AR02 Aiarako Bailara> Gasteiz, L18 Durango>Gasteiz eta L19 Miranda>Gasteiz. Patinete elektrikoak ez ezik, monozikloak eta elektrikoak diren edo bateria daukaten mugikortasun pertsonaleko beste edozein gailu elektrikoak ere sartzea debekatuta egongo da, mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak eta bizikleta elektrikoak izan ezik.

A3714 Bilbo-Gasteiz linean maiztasunak handitzea larunbatetan

2024ko otsailaren 17tik aurrera, A3714 Bilbo-Gasteiz linearen zerbitzuak honako aldaketa hauek izango ditu LARUNBATETAN:

Gasteiztik Bilborako bidaiak. Ordutegi berriak eta aldaketak:

  • 08:45 eta 09:30.
  • 12:30 eta 13:00.
  • 15:00 eta 15:30.
  • 17:00.
  • 18:00

Ondoko orduetako irteerak kenduko dira: 09:00, 12:45 eta 15:15.

Bilbotik Gasteizerako bidaiak. Ordutegi berriak eta aldaketak:

  • 10:30 eta 11:00
  • 12:00 eta 12:30
  • 16:00 eta 16:45
  • 18:00
  • 20:00 eta 20:30

Ondoko orduetako irteerak kenduko dira: 10:45, 12:15, 16:30 eta 20:15.

Ordutegiei buruzko informazioa: ordutegiak

Bilbo>Gasteiz lineetako autobusetan patinete elektrikoekin bidaiatzeko debekua

2024/01/23ko Foru Agindua Bizkaiko Foru Aldundia

Otsailaren 1etik aurrera ezin izango da patinete elektrikoekin bidaiatu A3700 emakida bateratuko autobusetan, honako linea hauek barne:

  • A3714 Bilbo>Gasteiz, autobidetik
  • A3711 Bilbo>Gasteiz, Otxandiotik
  • A3712 Bilbo>Gasteiz, Ubidetik
  • A3713 Bilbo>Gasteiz, Murgiatik
  • A3718 Gallarta>Gasteiz
  • A3719 Algorta>Gasteiz
  • A3716 Leioa EHU>Gasteiz

Debeku hau ez da patinete elektrikoetarako soilik. Monozikloetarako edo mugikortasun pertsonaleko beste edozein gailu elektrikoetarako edo bateriekin dabiltzan gailuetarako ere izango da. Ez da debekatuta egongo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak eta bizikleta elektrikoak.