COVID-19 neurri prebentiboak / Gasteiz eta Bilboko lehiatilen ordutegi berriak

Hurrengo estekan ikus ditzakezue Bilbo eta Gasteizko leihatilen ordutegi berriak bezeroari arreta emateko.

Lehiatilen ordutegi berriak

HOBETO EZ BIDAIATU, ATZERAEZINEZKO ARRAZOIAGATIK EZ BADA

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (BOE zk.: 68) COVID-19 birusak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera ezarri du. Herritarren zirkulazio askatasuna mugatzeari buruzko 7. artikuluaren arabera, alarma egoeraren indarraldiaren barruan, soilik zehaztutako zenbait jarduera burutzeko ibili ahal izango da kalean zehar.

Ildo horretan, bidaia txartela jarduera horiek egiteko erosten ez bada: HOBETO EZ BIDAIATU, ATZERAEZINEZKO ARRAZOI HORIENGATIK EZ BADA. Edonola ere, bidaia guztietan osasun agintaritzak plazaratutako gomendio eta betebeharrak errespetatu behar izango dira.

Abisua ulertu dut

COVID-19 neurri prebentiboak, zerbitzuen murrizketa %40ra.

COVID-19 neurri prebentiboak. Martxoaren 19, 21 eta 22rako ordutegiak

Hurrengo ordutegiak egingo dira ohiko autobus-linea hauetan Martxoaren 19, 21 eta 22an.

Bilbo>Gasteiz Linea

Ordutegiak eskuratu

Bilbo>Iruña Linea

Ordutegiak eskuratu

AR 02 Gasteiz> Aiaraldea Linea

Ordutegiak eskuratu

C 01 Gasteiz>Durango Linea

Ordutegiak eskuratu

C 01 Gasteiz>Miranda Linea

Ordutegiak eskuratu

Zure taldearen elastikoa zozketatzen dugu guztien artean

Zuen eguneroko bidaiak gurekin egitea eskertu nahi dizuegu eta era espezial batean ospatu nahi dugu. Horregatik, gure sare sozialen bidez dinamika bat jartzen dugu martxan non zuen futbol taldearen elastikoa irabazi dezakezue. Guztiok parte hartu ahal duzue. Sare sozialetan egingo dugun post-a hurrengoa izango da;

¡SORTEO!

Queremos celebrar con todos la confianza que depositáis en nosotros para realizar vuestros viajes. Todos los que sigáis los siguientes pasos participaréis en el sorteo de una camiseta de vuestro equipo (A elegir entre los 5 equipos vascos de primera división).

  • Síguenos.
  • Contesta a esta pregunta en la publicación. ¿Qué paradas de autobús disponemos en Bilbao,  Vitoria-Gasteiz y Pamplona?
  • Nombra a 2 amigos/as de la red social a los que les venga bien un Bono Bidaide /bono 20 viajes/uniónbono/burunbono.

Podéis encontrar la respuesta a la pregunta en el siguiente enlace: (Enlace a la noticia)

Bidaide Bonoak. Bilbo eta Gasteizen artean bidaiatu abantaila guztiekin

Badakizue ze abantaila dauzkazue Bidaide Bonoekin bidaiatuz gero? Gehiegi luzatu gabe, hauek dira izango dituzuen abantailak Bidaide Bonua berritu edo eskuratzen baduzue:

Ordutegi aukera oso zabala: Goizeko 6retatik gaueko 22:15rarte 20 minuturo bidaiatu ahal izango duzue. Beraz, zuen bidaiak neurrira antolatu ahal izango duzue.

Bilbon eta Gasteizen geltoki aukera zabala. Hainbat lekuetan gelditu ahal izango zarete bi hiriko errepideetan zehar. Gasteizen, Unibertsitatean, epaitegietan eta autobus geltokian dauzkazue geltokiak. Bilbon bestalde, Intermodal geltokian, Deustun eta Sarrikon dauzkazue.

Iruñara bidaiatzen baduzue geltokiak autobus geltokian eta Pio XII (Planta de Navarra hotelaren alboan) daude. 

Hurrengo estekan ikus dezakezue zozketaren oinarri legalak

Zozketaren Oinarri legaletara esteka

Tablet bat zozketatuko dugu Bidaide Bonoa erosi edo berritzen duzuen artean

Urtearekin jarraitzen dugu eta eskertu nahi dizuegu gure konpainian igortzen duzuen konfiantza eguneroko bidaiak egiteko Gasteiz eta Bilbo artean. Adi egon, urtean zehar zozketa desberdinak egingo ditugu hainbat gaien inguruan.

Oraingoan, Bilbo eta Gasteizen artean zuen eguneroko bidaiak gurekin egitea eskertu nahi dizuegu. Beraz, Bidaide Bono bidaiariak bazarete zozketan parta ahala izango duzue, tablet zoragarri baten zozketan. Martxoaren 12an Bidaide Bonoa eskuratu edo berritu baduzue, zozketan parte hartuko duzue.

Esan dugun bezala, urtean zehar zozketa desberdin egiten joango gara, beraz, oraingo hau aktibo egongo da martxoaren 12raino. Artikuluaren amaieran jarriko dugun estekan ikusi ahal duzue legezko oinarri.

Bidaide Bonoak. Bilbo eta Gasteizen artean bidaiatu abantaila guztiekin

Badakizue ze abantaila dauzkazue Bidaide Bonoekin bidaiatuz gero? Gehiegi luzatu gabe, hauek dira izango dituzuen abantailak Bidaide Bonua berritu edo eskuratzen baduzue:

  • Ordutegi aukera oso zabala: Goizeko 6retatik gaueko 22:15rarte 20 minuturo bidaiatu ahal izango duzue. Beraz, zuen bidaiak neurrira antolatu ahal izango duzue.
  • Bilbon eta Gasteizen geltoki aukera zabala. Hainbat lekuetan gelditu ahal izango zarete bi hiriko errepideetan zehar. Gasteizen, Unibertsitatean, epaitegietan eta autobus geltokian dauzkazue geltokiak. Bilbon bestalde, Intermodal geltokian, Deustun eta Sarrikon dauzkazue.

Hurrengo estekan Bidaide Bonoei buruzko informazio osoa aurkitu dezakezue. Soilik klik egin behar duzue:

Bidaide Bonuei buruzko informazio osoa

Nola lortu dezakezue Bidaide Bonoa? Oso erraz! Eskaera egin dezakezue bai bonos@autobuseslaunion.com bai gurekin kontaktatuz.

Lehen esan dugun bezala, hurrengo estekan oinarri legalak kontsultatu dezakezue. Bertan, zozketari buruzko informzaio osoa eskuratu dezakezue.

Oinarri legaletara esteka

Adi bidaiari! Termibus autobus-geltoki berrian arazoak saihesteko gomendioak

Irekitze data: Azaroak 29

Geltoki berriaren ordutegia: 5:45-23:00

“Gure leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak  aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”

Aldez aurretik informatu dugun bezala, azaroaren 29an abian jarriko da Termibus geltoki berria Bilbon. Hori dela eta, bidaiariek geltokiaren antolaketari buruzko aldaketa batzuei aurre egin beharko izango diote. Aldaketak Bilbotik bidaiatzen duten bidaiariei soilik eragingo diete. Bilbotik Gasteizera, Iruñara edo Altsasura adibidez.

Geltoki berrian, autobus nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituzte. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:

  • Leihatilen itxiera ordutik ondorengo bidaietarako, aurretik eskuratu txartelak.
  • Erosketa bi moduz egin daiteke: Interneten bidez (komisiorik gabe) bidaia baino 15 minutu lehenago arte eta La Union Autobusen salmenta makinetan.
  • Txartela Interneten bidez erosiz gero, smartphonean tiketa izanda edo inprimatuz, QR kodea erabiliz tornuetatik igaro ahal izango duzu.
  • Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara bertaratu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

Bidaide Bonuen Bidaiariak. Adi antolakuntza berriari!

Bidaide Bonuarekin bidaiatzen dutenek ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi (oraingoz). Beraz, txartelak eskuratu behar izango dituzte salmenta makinen bidez edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan. Beraz, gomendio hauek ditugu gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen duten bidaiarientzat.

  • Gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen baduzue, ez utzi azken ordurako txartelen erosketa.
  • Posiblea bada, erosketa, egun bat arinago egin. Bai salmenta makinen bidez baita gure leihatiletan.
  • Zuen bidaiatzeko ordutegia finkoa bada, aste osorako txartelak egun bakar batean eskuratu eta hurrengo egunetarako prest izan.
  • Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara heldu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.

Hurrengo estekan aurki dezakezue informazio gehiago Bilboko autobus geltokiari buruz. Sarbideak, eraikinaren xehetasunak, ordutegiak…

Termibus Bilboko geltoki berriaren antolaketari buruzko bidaiarientzako argibideak

Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.

Berriz ere, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Emakunderi arlo honetan egindako lanagatik

Datorren azaroaren 25ean, astelehena, urte guztiak bezala Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatzen da eta mugimendu honekin bat egiten dugu berriz ere, ahalik eta oihartzun handiena lortu nahian gizartean arazo honen inguruan kontzientzia sortzeko.

Urtero bezala, Emakunde erakundeari eskerrak ematen dizkiogu egunero egiten duen lanagatik, emakumeen kontrako indarkeria saihestea eta biktima diren emakumeei arreta egokia eskaini eta koordinatzea dira haien lehentasun nagusiak. Noski, indarkeria mota honen kontra ekiteko berdintasun politiketan lan eginez.

Guztiok egun honek duen oihartzuna handitu eta Emakundek gurekin elkarbanatzen duen informazioa zabaldu behar dugula uste dugu.

Zer egin dezakegu emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko? Emakumearen Euskal Erakundeak Baliabideen eta Zerbitzuen Gidaliburua argitaratu du egoera hauetan zer egin behar dugun jakiteko. Hurrengo estekan ikusi dezakezue gida PDFn jakiteko zer egin behar dugun:

Zer egin emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko?

Noski, genero-indarkeriaren biktima den edonork jakin behar du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua eskura duela 24 ordutan 900 840 111 telefono zenbakian.

Gustatuko litzaiguke aurkeztea ere bai Emakundek antolatzen dituen hiru programa. Haien helburuak berdintasunean hezitzea eta indarkeria sexistak saihestea izanda.

Nahiko: Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen hezitze programa da. Horretarako, ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

Beldur barik: Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista saihesteko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.

Gizonduz: Gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Ziur aski zuen inguruan hainbat ekintza egingo dira nazioarteko egun honi garrantzia emateko. Animatzen zaituztegu ekintza hauekin bat egitera eta ahal duzuen heinean, ahalik eta oihartzun handiena lortzea egun honetan omentzen den mezuari fabore eginez.

Horrez gain, Informatu nahi dizuegu, emakundek, Berdintasunerako gunean barne, GENERO IKUSPEGIKO LAN OSASUNA ETA SOLDATA ARRAKALA jardunaldia eskainiko duela. Hurrengo estekan ikus dezakezue informazio osoa.

Genero ikuspegiko lan osasuna eta soldata arrakala

Azkenik, animatu nahi zaituztegu baita puntu lila deskargatzera eta publikoki erakustera emakumeen aurkako indarkeriaren sinbolotzat. Puntua deskargatu dezakezue Emakunderen web orrialdean hurrengo estekan:

Deskargatu puntu lila

ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ALAVABUS LINEAK: GAUEKO GERALEKUAK

Martxoaren 2an indarrean hasi zen Arabako Lurralde Historikoan Bidaiariak Garraiatzeko Zerbitzuei buruzko Araudi berria. Horren arabera, ordezko hainbat lekutan autobusa gelditzeko aukera eskaintzen zaie emakumeei eta adingabekoei Alavabuseko lineetan, betiere zenbait baldintza betetzen badira, behean zehaztu bezala.

Hona hemen geralekuen zerrenda: : http://www.araba.eus/alavabus/

Baldintzak:

Aurreikusita dago autobusetik berer-beregi “geraleku erregulartzak” hartutakoez bestelako gune batzuetan jaitsi ahal izatea, baldin eta baldintza hauek guzti-guztiak betetzen badira:

a)Arabako Foru Aldundiak linea erregular bakoitzerako “eskaeraren araberako geraleku” izendatutako guneetako bat izatea. Horiek Zerbitzuen Arautegiko Eranskin honetan adierazten dira.

b) Eskaeraren araberako geraleku batean jaisteko aukera honako hauek baino ez dute izango, autobusean santzean gidariari hala eskatzen badiote:

. Bakarrik badaiatzen diren emakumeek, edo ekarrekin bidaiatzen diren emakumeek, bakarrik bidaiatzen adingabeek, edo elkarrekin bidaiatzen diren adingabeek, adingabeekin bidaiatzen diren emakumeek

c)beren ibilbidea ordutegi eta data hauetan haten diren bidaietan baino ez dira eskatu ahal izango “eskaeraren araberako geralekuak”, 18:30etik aurrera azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitartean, 21:00etatik aurrera apirilaren 1etik urriaren 31ra bitartean.

Informazio telefonoak 945 18 18 18 www.araba.eus

945 26 46 26 www.autobuseslaunion.com

Hurrengo estekan ikus dezakezue ahalako gauezko geralekuei buruzko informazio osoa:

Ahalako geralekuak gauez

2019 BIME LIVE. Udazken musika jaialdira hurbilduko zara?

Nork esan zuen musika-jaialdiak udarako zirela soilik? Bilbon, hain zuzen ere Barakaldoko BEC-ean, azaroaren 1ean eta 2an izango dugu BIME LIVE. Udazkenaren jaialdi indoor handiena da, eta nazioarteko artista desberdinak biltzen dira eremu berean.

Gainera, ekitaldiaren aurreko egunetan, urriaren 30ean eta 31an, BIME festibala BEC-tik irtengo da eta Bilboko kaleak musikaz eta jarduerekin beteko dira. Beraz, Bilbo egun horietan nazio eta nazioartekoa talentu nabarmenekin bat egingo du. Honela, hiriko areto nagusiek doako emanaldi desberdinak eskainiko dituzte BIME-a publiko guztietara eraman ahal izateko. Hurrengo loturan programa osoa aurki dezakezue:

BIME CITY programa osoa

BIME-az hitz egiten jarraituko dugu orain. Kartelean ikusi dezakezuenez, publiko guztietarako musika aurki dezakegu barne, FOALS-a, KRAFTWERK-a 3D eta JAMIROQUAI-a asteburuko kartel buruak izango dira. Esan dugun bezala, gustu guztietarako lekua egongo da jaialdian. Goxo Espazioa izeneko gunea egongo da ere bai. Barne trap modernoena, R&B, hip hop, dancehall eta reggaeton biltzen duen klub txikiarekin. Dena noski, jaialdi orokorraren barnean. Joan den urtean harrera handia izan zuen publikoaren artean, eta aurten, hiri-musika unearen artista nabarmenekin kontatuko du.

Gainera, bertaratuak, BEC-ean bertan lo egin ahal izango dute. Publiko bai internazionala bai nazionala espero da, beraz, errazagoa izango da haientzat bertan lo egin ahal izatea. Hurrengo aukerak izango dituzte: kanping-a, Glamping-a eta erosotasun osoak dituzten “kapsula” batzuk. Hurrengo estekan festibalari buruzko informazio osoa aurki dezakezue.

BIME-a LIVE-a web orri ofiziala

Nola hurbilduko zarete jaialdira? Gure autobus zerbitzuak erabili ditzakezue edozein lekutik etorrita. Hurrengo estekan kontsulta ditzakezue gure autobusen ordutegiak.

Autobusak La Unión ordutegiak

Beharbada talde handia izango zarete eta komeni zaizue taldearentzat autobus bat alokatzea. Hurrengo estekan aurki dezakezue gure autobus alokairu zerbitzuaren informazio osoa.

La Unión autobusen alokairu zerbitzua