OSAKIDETZAren Gasteizko EPE 2022ko abenduaren 3an eta 4an
OSAKIDETZAren EPEn parte hartzeko, 2022ko abenduaren 3an eta 4an EHUren Vitoria-Gasteizko Las Nieves ikasgelan azterketak egingo direnez, La Union Autobusek honako autobus zerbitzu hauek antolatu ditu:
- 2022ko abenduaren 3 eta 4
- Abiapuntua Bilboko Autobus Geltokia, 7:00etan, Vitoria-Gasteizko EHUrantz (iristeko ordua, gutxi gorabehera, 8:15etan). Azterketa 9:30ean izango da.
- Itzulera: bidaiariek Gasteizko Autobus Geltokitik Bilboko Geltokira joaten diren linea erregularraren ordutegien artean aukera dezakete. Larunbateko ordutegia honako hau da: 12:00; 12:30; 13:30; 15:15; 16:00; 16:30; 17:30; 18:30; 19:00; 19:30; 20:15; 21:00; 22:00. Igandeko ordutegiak honako hauek dira: 12:15; 13:00; 13:45; 15:00; 16:00; 16:30; 17:00; 17:30; 18:00; 18:30; 19:00; 19:30; 20:00; 20:30; 21:00; 21:30.
- Bidaiaren prezioa: 6,90 €.
- Salmenta-kanalak: autobuseslaunion.com Bilboko eta Gasteizko Autobus Geltokien leihatilak.
- Informazio telefonoak: 94 427 11 11 / 945 26 46 26 / 94 476 50 07
Abenduaren 17an eta 18an, 7:30eko luzapena BI–Gasteiz 7:00etan izango da
Jakinarazten dizuegu 2022ko abenduaren 17an (larunbata) eta abenduaren 18an (igandea) 7:00etan egingo dela Gasteiz714 Bilbo–Gasteiz linea, Murgian eta Ametzagan geralekuak dituen autobidetik. Egun horietan ere, espedizio horrek Gasteizko geltokiaren ondoren Gasteizko EHUko Unibertsitatera joateko ibilbidea luzatuko du.
Barkatu eragozpenak.
Hiruhileko eta hileko Bidaide Bonuaren salmenta: 2022ko abendua
Jakinarazten dugu abendu, urtarril eta otsail aldirako baliagarriak diren Bidaide Bonuak (hiruhilekoak eta hilekoak) salgai jarri direla. Ikusiko duzuenez, gure bonuek, oraingoz, 2022ko abenduari dagokion bonuaren zatiari dagokion dirulaguntzaren % 50eko deskontua baino ez dute, 2022ko ekaineko tarifei buruz indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bezala.
Beraz, 2022ko abenduko Bidaide Hileko Bonuek %_50eko deskontua dute, hilabete horri dagokiona. Eta Hiruhileko Bidaide Bonuek, berriz, abenduko zatia soilik dute diruz lagunduta oraingoz.Duela gutxi argitaratu den bezala, badirudi administrazioak aurreikusita duela dirulaguntzen neurriak % 50 luzatzea 2022ko abenduaren 31tik aurrera. Horregatik, eta neurri horiek behin betiko onartzen badira, urtarrilari eta otsailari dagokien dirulaguntzaren deskontua bidaiariari itzuliko zaio, ezartzen diren ehunekoetan eta behin betiko baldintzetan.
Bonu mota – Tipo de bono
| Ibilbidea | Gorria Hilekoa | Berdea Hilekoa | Gorria Hiruhilekoa | Berdea Hiruhilekoa |
| Línea | Rojo Mensual | Verde Mensual | Rojo Trimestral | Verde Trimestral |
| Gallarta | 84,77 € | 76,72 € | 383,13 € | 345,74 € |
| Algorta | 84,77 € | 76,72 € | 383,13 € | 345,74 € |
| Bilbo – Bilbao | 122,24 € | 74,06 € | 523,33 € | 313,07 € |
| Leioa EHU -UPV | 118,37 € | 60,07 € | 499,74 € | 263,74 € |
| Lineanitza – Multilinea | 132,95€ | 95,48 € | 593,49 € | 392,48 € |
Bidaide Bonuaren hileko eta hiruhileko tarifak (abendua/urtarrila/otsaila) 2022ko abendurako balio dutenak, kontuan hartuta deskontua abenduan bakarrik aplikatu dela.
Nuevo horario ALGORTA>VITORIA-GASTEIZ a partir del lunes 21/11/2022
A partir del lunes 21 de noviembre 2022 incorporamos la siguiente salida desde ALGORTA a las 5:50 hora (parada Avenida Algorta 74). Pincha aquí para ver el resto del recorrido.
OSAKIDETZAKO EPE-BEC BARAKALDO (BIZKAIA) 2022ko azaroaren 26an eta 27an
AUTOBUSES LA UNIONen eskaintza berezia 2022ko azaroaren 26rako eta 27rako BARAKALDOKO (BIZKAIA) BECean egingo diren OSAKIDETZAko azterketak direla-eta.
- Geldiunerik gabeko bidaia Gasteizko geltokitik BARAKALDOKO BECera
- Irteerak Gasteizko Geltokitik: 7:30ean -11:30ean – 15:30ean
- Itzulerak BARAKALDOKO BECetik Gasteizko Geltokira: 12: 30ean – 16:30ean – 20:30ean
- Joan-etorriaren prezio bakarra: 14,00€. Joateko eta itzultzeko ordutegi bana aukeratu behar duzu.
- Txartela erosteko guneak: autobuseslaunion.com webgunea, Bilboko Intermodalen leihatila edota Gasteizko Autobus Geltokiko leihatila. Informazioa eskatzeko telefonoak: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26.
Baliagarri izango zaizulakoan,
Adeitasunez,
BEZEROENTZAKO ARRETA ZERBITZUA
