AUTOBUSES LA UNIÓNEKO GARRAIO-BONU BERRIEI BURUZKO INFORMAZIOA
Jakinarazten dizugu 2026ko azaroaren 24tik aurrera honako garraio-txartel hauek erosi ahal izango direla. Txartel guztiak 2026ko abenduaren 1etik aurrera izango dira baliozkoak:
- Hileko bonua.
- Hiruhileko bonua.
- Urteko bonua (modalitate berria).
- 60 bidaiako bonua.
- HILEKO BONUAK
Hileko bonuen (gorria eta berdea) prezioan enpresak aplikatutako deskontua eta Administrazioak emandako garraio-laguntza sartzen dira:
- Bonu gorria eta 60 bidaiako bonua: Administrazioaren % 40ko laguntza barne.
- Bonu berdea: Administrazioaren % 50eko laguntza barne.
- HIRUHILEKO BONUAK
2026ko abendua eta 2027ko urtarrila eta otsaila hartzen dituen hiruhileko bonuak enpresaren deskontua barne hartzen du hiru hilabeteetarako.
Administrazioaren laguntzari dagokionez, gaur egun laguntza hori luzatzeko baimenik ez dugunez, abenduko hileko kuotari soilik aplikatuko zaio:
- Bonu gorria: % 40ko laguntza abenduko kuotan.
- Bonu berdea: % 50eko laguntza abenduko kuotan.
Beraz, urtarrileko eta otsaileko kuotek ez dute, oraingoz, Administrazioaren laguntzarik izango.
Zer gertatuko da laguntza azkenean luzatzen bada?
Administrazioak laguntza luzatzea baimentzen badu, urtarrileko eta otsaileko hilabeteengatik erabiltzaile bakoitzari itzuli beharreko zenbatekoa kalkulatuko da, eta dagokion diru-itzulketa zuzenean egingo da ordainketa egiteko erabilitako ordainbidearen bidez.
3.URTEKO BONUAK (Modalitate berria)
Urteko bonu berriak 2026ko azaroaren 24tik aurrera erosi ahal izango dira, eta erosten diren unetik bertatik erabili ahal izango dira. Bonuak 12 hilabeteko iraupena izango du, balio-epearen hasiera-datatik zenbatzen hasita.
Une honetan, prezioan enpresak aplikatutako deskontua soilik sartzen da. Dagokion baimena oraindik jaso ez denez, ezin izan da Administrazioaren garraio-laguntza aplikatu.
INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERABILTZAILEARENTZAKO ARRETA
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauen bidez:
- Telefonoak: 94 427 11 11 / 945 26 46 26.
- Aurrez aurreko arreta: Bilboko Intermodal geltokiko eta Gasteizko autobus-geltokiko txarteldegietan.
Eskerrik asko guregan jarritako konfiantzagatik.