San Fermin 2019rako ordutegi bereziak. Festaz goza dezagun!

San Fermin 2019, adin guztietarako jaia

Denok ezagutzen dugu San Ferminetako abestiak dioena, mundu osoan famatuak direlako. Jai honek, urtero munduko leku guztietatik etorriak diren pertsonak elkartzen ditu jai giro paregabean.

Ernest Miller Hemingway-k idatzi zuen behin bere “festa” liburuan, “Mundu osoan ez bezalako jaiak dira”. Horrez gero, pertsona ugarik nahi izan dute Iruñara hurbildu eta idazleak esandakoa egia zen ala ez baieztatu . Noski, hurbiltzen den oro maitemindu egiten da.

Aste honetan zehar hirian egondako guztiek, jakingo dute zezenek soikik ez dutela jendea liluratzen, tradizioaren inguruan sortu den jai guztia baizik. Gastronomia, ekintza kulturalak, su artifizialak, kontzertuak, abestiak… eta garrantzitsuena, astean zehar ordu guztietan arnasten den jai giroa da San Ferminek duten xarma nagusia.

Iruña Nafarroako hiriburua izanik, lurralde osoko gastronomia bertan dastatu ahal dela. Alde zaharra, adibidez, leku aproposa da pintxoak dastatzeko eta freskagrarriren bat hartzeko. Urteko garai honetan bero handia egingo du seguru!

Jaietako ekintza nagusietako bat Iruñako erraldoien desfilea izaten da. Urtero ospatzen da eta egurrezko, kartoiz eta oihalez sorturiko panpin oso handiak dira. Ohitura honek duela 155 urte izan zuen hasiera.

Horrez gain, su artifizialen ikuskizunaz gozatu ahalko dugu aste osoan zehar, gauero, 23:00-etatik aurrera. Gainera, lehiaketan parte hartzen dutenez, oso lehiakorrak eta liluragarriak izango diren garantia daukagu.

Entzierroak ere ezin ditugu ahaztu. Uztailaren 7tik 14ra goizeko zortzietan hasiko dira. Zer dira baina entzierroak? Nahi duenak 849 metroko distantzia zezenen aurrean egin dezake korrika, zezen plaza helmuga izanik.

Zezen kontuekin kontua handia izan behar da. Horietan parte hartzeko ondo prestatu behar gara aurretiaz, askotan ezbeharrak gertatu izan dira  parte hartzaileen arduragabekeriengatik. Entzierro bakoitza baino lehen, San Fermini laguntza eske abesten zaio. Entzierroa baino minutu batzuk lehenago abestu egiten da bai erderaz baita euskaraz ere eta emozioz beteko momentuak bizitzen dira.

Egin klik hemen jaien programa osoa ikusi nahi baduzue.

Azkenik, gogorarazten dizuegu jaiaz disfrutatu ahal izateko bertara gerturatu behar garela eta horretarako,  hemen kontsulta ditzakezue aste horretarako gure autobus zerbitzuek izango dituzten ordutegiak . Oso ondo pasa!

 

San Fermin Autobusa Ordutegiak

BILBO>IRUÑA I

Egunak:  8-9-10-11-12 Uztaila

7:00-10:00-13:00-15:30-

18:00-20:30

 

Larunbata, uztaila 6 eta 13

7:00-10:00-13:00-15:30-18:00-20:30

 

Igandea, uztaila 7 eta 14

8:30-12:00-16:00-17:30-20:30

San Fermin Autobusa Ordutegiak

PAMPLONA> BILBAO

Egunak:  8-9-10-11-12 Uztaila

7:00-10:00-10:30-13:00-15:30-

18:00-20:30-23:59*

 

Larunbata, uztaila 6 eta 13

7:00-10:00-13:00-15:30-18:00-20:30-23:59

 

Igandea, uztaila 7 eta 14

7:00-9:00-10:00-11:45-13:00-

16:00-17:30-20:30-23:59

   

Gorriz San Ferminetarako zerbitzu bereziak soilik

*** 23:59 Gazteizen geraleku egiten da. Bilbora bere heltzerako geldialdia etb-ean egiten da

Bilbo-Iruña-Bilbo ohiko, lineako gainerako ordutegiak