Ordutegi bereziak Bilbo-Gasteiz Aste Nagusia 2019. Festaz gozatzera!

Aste Nagusiaren abestiak adierazten duenez, munduan ez duzu aurkituko 10 gauez osatutako Aste Nagusirik, soilik Bilbokoa. Ziurrenik guztiok jakingo duzue zein den ospakizun hau, eta urtero saiatzen zaretela etortzen Mari Jaiarekin batera Bilboko kaleetatik modurik onenean jaiaz disfrutatzera.

Badakizue Aste Nagusiko lehen edizioa 1978. urtean izan zela? Hortik aurrera indar handiarekin lan egin dute Bilboko Konpartsek gaur egun ezagutzen dugun jai giroa lortzeko, kalitatea eta berrikuntza oinarri duen ospakizun bat adin eta gustu ezberdinak asetzen dituen programa bat sortzeko.

Zuen agendetan Aste Nagusiko egunak azpimarraturik dituzuenok, jakingo duzue 9 egunetan zehar hainbat ekintzetan parte hartu dezakezuela. Nabarmentzekoa da ospakizun honetan jende asko batzen dela ekintza hauek burutzeko, hortaz dibertsioa eta giro ona bermatua dago. Kultura, artea, kirola, musika eta publiko guztientzako beste ehunka jarduera.

Ziurrenik askok jakin nahi duzue zeintzuk izango diren aste nagusiko kontzertuak. Europa parkean Huntza, Aste Nagusi Dance, Adi Megastar eta C. Tangana izango dituzue. Anbandoibarran, ordea, Su Ta Gar, Sweet California, Dúo Dinámico, Bebe, Mónica Naranjo, La M.O.D.A, Alfred eta Ender & Funambulistas arituko dira. Hauek dira Bilbon egongo diren kontzertu nagusiak, hala ere, beste kontzertu eta ospakizun asko izango ditugu Bilboko leku ezberdinetan zehar. Programazioa hurrengo loturan eskugai duzue:

Musika 2019ko Aste Nagusian

Baina musika ez da soilik jendea erakartzen duen bakarra abuztuaren 17tik 25erako astean, antzerki eskaintza oso ospetsua izaten da Bilboko jaietan, gainera kale-antzerkien ikuskizunekin disfrutatu dezakezu Bilboko kaleetatik zehar. Hurrengo loturan ikusgai duzue antzerkien programazio osoa:

2019ko Aste Nagusirako anterkiak eta kale-antzerkiak

Ordutegi bereziak Aste nagusia 2019

Gasteiztik Bilbora joateko ohiko ordutegiez gain, Aste nagusia dela eta, zerbitzu berezi batzuk eskura jarri ditugu Gasteizera bueltatu ahal izateko. Salmenta aurretik egin beharko da, beraz txartela internetetik, lehiatiletan eta auto-salmenta kioskoetan erosi ahalko duzue zerbitzu egunaren aurreko egunera arte.

Zerbitzu bereziak hurrengoak izango dira:

Abuztuak 18 eta 25 igandea:

5:45 Bilbo – Gasteiz (Lakua)

Abuztuak 24 larunbata:

5:00 Bilbo – Gasteiz (Lakua)