Gasteizko jaiak 2019. Zeledon ikustera joango gara? Autobus ordutegi bereziak

San Ferminak pasa dira eta oraindik aste batzuk falta dira Bilboko Aste Nagusirako. Bitartean, Gasteizko Andra Mari Zuriarekin bat egin dezakegu ondo pasatzeko.

Lehenik eta behin, jaiaren informazio orokorra ezagutu dezagun. Andra Mari zuriaren jaiak abuztuaren 4tik 9ra ospatzen dira. Aurten, Zeledonek bere jaitsiera igandean, abuztuaren 4ean egingo du. Hori dela eta, jaia egun bat aurreratuko da, txosnak eta tabernak hasiera emango larunbatean, abuztuaren 3an emango baitiote hasiera jaiei.

Gazte asko erakartzen dituzten ekitaldi nagusiak, kontzertuak dira. Foruen plazan Huntza, La M.O.D.A, Fangoria eta Mago de Oz ikusi ahal izango dugu eta txosnagunean: Su Ta Gar, Zea Mays, The Baboon Show eta Mafalda egongo dira, besteak beste.

Horrez gain, beste hainbat ekitaldi antolatu dira guztion artean ondo pasatzeko eta jai giroa sortzeko. Bigantxak, azokak, herri kirolak, antzerkiak, erraldoiak eta buruhandiak… Edozein adinetarako ekintzak!

Hurrengo estekan ikusi dezakezue jaien programazio osoa. Ziur gaude aurkituko duzuela zuen gustuko ekintzaren bat.

2019 Andra Mari Zuriaren programazioa

Gai garrantzitsu bat, nola hurbilduko zarete Gasteizera? Jaietara bagoaz,  ziur garagardoren bat edango dugula. Ez zaitez kezkatu! Gure autobusetan hurbildu eta bueltatu ahal zarete. Hurrengo esteketan ikusi ahal dituzue gure Bilbo-Gasteiz zerbitzuen ordutegiak.

Bilbo-Gasteiz-Bilbo ordutegiak

Ezkerraldea-Gasteiz ordutegiak

Eskumaldea-Gasteiz ordutegiak

Leioa EHU-Bilbo-Gasteiz

Ziur gaude Gasteizera hurbiltzea erabakitzen baduzue oso ondo pasatuko duzuela. Zalantza edo kontsultarik baduzue,  gurekin kontaktuan jarri zaitezkete salmenta guneetan, gure arreta telefonoetan edo  autobus geltokien leihatiletan.

Ordutegi Bereziak 2019 Andra Mari Zuriaren jaietarako

  • Bilboko Termibus geltokitik irteerak Gasteizera, 00:30etatik izango dira, geldialdi bakarra egingo dute Gasteizko autobus geltokian izango dira. Gasteizetik Bilbora, ordu berean irtengo dira, geraleku bakarra Termibusen izango delarik. Gainera, ordutegi hauetan loturak erabili daitezke Loiuko aireportura joateko.
  • Txartelak Interneten bidez erosi daitezke autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com web orrialdeen bidez. Komisiorik gabe!
  • Gure telefonoak: Bilboko lehiatila 94 427 11 11. Gasteizko lehiatila: 945 26 46 26. Iruñako lehiatila: 948 22 17 66.

Leihatilen ordutegiak

Taquilla Bilbao Taquilla Vitoria Taquilla Pamplona
lunes a Viernes-ininterrumpido 06:15-20:45 06:15-22:00 09:00-21:00
Sabados 09:30-13:00 07:00-13:30 09:00-13:00
15:00-21:00 15:00-22:00 15:00-21:00
Domingos y festivos 10:00-12:30 08:00-13:15 08:30-11:15
15:30-21:30 14:30-21:30 14:45-21:00