Forondako Aireporturako Konexioa

Badakizu Ryanair hegazkin konpainia Gasteizko Aireportutik hegaldi komertzialak egiten hasi dela? Une honetan, aireportu horretatik hurrengo helmugak ditu: Tenerife, Kolonia, Milan eta Sevilla.

Gasteizko autobus geltokitik Aireporturako bidaiaren eta alderantzizkoaren eskaintza gure esku dago. Hala, Ryanair hegazkin konpainiaren prezio bikainez hainbat modutan baliatzeko aukera izango duzue, bere hegaldiak gure autobus zerbitzuekin batera erabiliz. Bilbotik, Gasteiztik edo Iruñatik etorrita ere, gure autobusak erabili ditzakezu terminalera etortzeko eta hortik gustukoen duzun lekura bidaiatzeko.

Bilbokoa edo Iruñakoa baldin bazara, Gasteizeraino eramaten zaituzten gure autobusetako bat hartzea nahikoa litzakete, ondoren hortik aireporturakoa hartzeko. Hala, eroso eta merke bidaiatuko zenuke eta, gainera, kezkarik gabe.

Bilbo-Milan, Joan-etorria, 73 eurotan hasita

Adibidez, eman dezagun Bilbotik Milanera uztailaren 5etik 12ra joateko asmoa dugula. Guztira, 73 eurotan egin genezake, autobusez eta hegazkinez egin beharreko joan-etorri guztiak. Milanen hasi eta, handik, Toscana eskualdea bisitatu nahi duzue? (Prezioak aukeratutako daten eta txartelak erositako unearen araberakoak izan daitezke).

Jarraian, Gasteizko Aireportura garraiatzeko zerbitzuari buruzko xehetasun gehiago dituzu.

Gure enpresako autobus batek lotzen ditu Gasteizko aireportua bertako Autobus Geltokiarekin zein Gasteizko erdigunearekin. Autobusaren prezioa 3 eurokoa da pertsona eta bidaia bakoitzeko.

AIREPORTUTIK GASTEIZERANTZ

Autobusak terminalaren helmugako atetik abiatzen dira hegaldia heldu eta ordu erdira eta bidaiariek ekipajea hartutakoan. Handik Gasteizera 15-20 minututan eta bi geldialdi egiten ditu, bata Euskal Herriko Bulebarrean, Autobus Geltokiaren ate nagusiaren albo batean dagoen hiriko autobusen geralekuan. Eta ondoren, hiriko erdigunerantz abiatzen da, Cadena y Eleta kalera, Katedral Berriaren hegal batean.

GASTEIZTIK AIREPORTURANTZ

Kontrako norakoan autobusa geraleku beretan gelditzen da. Cadena y Eleta kaletik ateratzen da hegaldia atera baino bi ordu lehenago. 10 minutu geroago gutxi gorabehera, Euskal Herria Bulebarrean gelditzen da. Azkenik, aireporturantz abiatzen da eta bertara heltzen da hegaldia atera baino ordu eta erdi lehenago inguru.

Seguraski, lerro hauek irakurritakoan, jakin ahal izango duzu horrela bidaiatuta zenbat diru aurreztu ahal duzuen. Jakin-mina baduzue, hona hemen Ryanair hegazkin konpainiaren webgunerako esteka. Honetan, aipatutako hegaldien xehetasunak eta data bakoitzerako prezioak ikusteko aukera izango duzue.

Ryanair hegazkin konpainiaren webgunerako esteka.

Gure webgunean, Gasteizera heltzeko konexio guztiak begiratzeko aukera duzue, hortik aireportura abiatzeko. Galderetarako sare sozialen bitartez edo bezeroaren arretarako telefonoa zein helbide elektronikoak erabilita jarri zaitezkete gurekin harremanetan.

Oporretan nora joan nahi duzuen oraindik ez badakizue edo txango labur baterako norakoaren bila bazabiltzate, Basquetour Euskal Turismo Agentziaren eta Viajes Navarsol bidaia agentziaren estekak ipini ditugu zuen esku: Zalantzarik gabe, haien informazioa oso lagungarria izango zaizue.

Ez izan zalantzarik honako aukeraz baliatzeko eta ondo ibili!