Unionbono edo burunbono

* UnionBono eta Burunbono bonuen salmenta ez dabil gaur egun. Barkatu eragozpenak.

Unionbono edo Burunbono

Bonu berdina da. Modalitate aproposa da bidaiak garraio txartel berean metatzeko erosotasuna eta noizbehinkako txartela baino merkeago ordaindu nahi duten bidaiarientzako. 10 bidaiako nahiz 20 bidaiako bonua dituzu aukeran.

  1. Bi motatakoak eskura daitezke:
    1. 10 bidaiako txartela, % 12ko deskontuarekin.
    2. 20 bidaiako txartela, % 22ko deskontuarekin.
  2. Bonuak urtebeteko balioaldia dauka.
  3. Bilbotik Iruñarako edo Bilbotik Altsasurako bidaietan (edo kontrako norabidean) balio dute soilik.
  4. Bonu izendunak dira: bonuaren titularrak baino ezin ditu erabili. Ezin dira beste inori laga.
  5. Bonua edukitzeak ez du lehentasunik ematen bidaia txartela hartzen denean. Autobusean lekua ziurtatzeko, txartela aurretik erosi behar da txarteldegian edo asteko zazpi egunetan irekita egoten diren txartelak erosteko makina automatikoetan. Saltokien ordutegietarako esteka.
  6. Autobusa Bilboko edo Iruñako autobus geltokietan hartuz gero, txarteldegira edo makina automatikoetara jo behar da (eskuragarri badaude) txartelak erreserbatu eta gero autobusera igotzeko.
  7. Altsasu-Bilbo ibilbidean autobusa Altsasun hartzen baduzu eta txartela aurretik erosi ez baduzu, autobuseko makinan balidatu behar duzu bidaia, leku librerik badago.
  8. Txartela aurretik erosi daiteke, txarteldegian nahiz makina automatikoetan.
  9. Bonua eskatzeko, dokumentazioa posta elektronikoz bidali dezakezu bonos@autobuseslaunion.com helbidera (burunbonoa edo unionbonoa eskatzeko inprimakirako esteka). Edota Bilboko eta Iruñako txarteldegietara jo dezakezu, bestela. Zure bonua gehienez 96 orduan egiteko konpromisoa hartzen du enpresak.
  10. 10 bidaiako bonua 20 bidaiakoarekin (edo alderantziz) aldatu nahi baduzu edo ibilbidea aldatu nahi baduzu, bonua aldatzeko inprimakia bete eta bonos@autobuseslaunion.com helbidera bidali behar duzu (burunbonoa edo unionbonoa aldatzeko inprimakirako esteka). Edota Bilboko eta Iruñako txarteldegietara jo dezakezu, bestela. Zure bonua gehienez 96 orduan egiteko konpromisoa hartzen du enpresak.
  11. Bonua galdu edo lapurtuz gero, ahalik eta lasterren jakinarazi behar diozu enpresari, eta aldi berean bonuaren kopia eskatzeko inprimakia bete (burunbonoa edo unionbonoa aldatzeko inprimakirako esteka). Beste bonu bat emango dizute, eskaera helarazten duzun egunean erabili gabe dauden bidaien saldoarekin.
  12. Bidaiariak bonuari baja ematea eta erabili ez dituen bidaiak itzultzea eskatzen badu, ordura arte ezarritako deskontuak kenduko zaizkio itzuli beharreko zenbatekotik. Bonuaren baja betetzeko inprimakia bete behar da (burunbonoa edo unionbonoa aldatzeko inprimakirako esteka).