Taldeko deskontuak ez daude erabilgarri. Barkatu eragozpenak.

Taldeentzako deskontuak Iruña-Bilbo-Iruña linean

Iruñatik Bilbora edo alderantziz taldeka bidaiatzen baduzu, deskontuak izan ditzakezu 2018ko uztailaren 3tik aurrera. Kuadri-5 eta Kuadri-10 tarifekin %20rainoko beherapena lortu dezakezu.

  • Kuadri-5 tarifa 5 eta 9 lagun arteko taldeei ezartzen zaie eta %10eko deskontua dakar bidaia txartel bakoitzean.
  • Kuadri-10 tarifa 10 lagunetik gorako taldeei ezartzen zaie eta %20ko deskontua dakar bidaia txartel bakoitzean.

Eskaintza hau leihatilan aurretiazko salmenta egiteko baino ez du balio (Bilbo, Iruña, Vitoria-Gasteiz) eta, gutxienez, bidaia hasi baino 24 ordu lehenago eskuratu behar da. Tarifa hauen erabilera dauden beste deskontu batzuekin ez da bateragarria (esate baterako, familia ugarikoa, eta abar). Bidaia txartel guztiak bidaia bera egiteko erabili behar dira, joanekoan zein joan-etorrikoan.

Bidaia txartel hauen aldaketak edo ezeztapenak egin daitezke (baina inolaz ere ez banakako bidaia txartelenak) eta une horretan, gutxienez, 24 ordu geratu behar dira bidaia hasteko. Horretarako, bidaia txartel guztiak aurkeztu behar dira.