Castellano | English
 
 
     
KORPORAZIO ARLOA
  - Ongietorria
- Bulego nagusiak
- Harremanetan jarri
- Kalitatea
 
ORDUTEGIAK ETA IBILBIDEAK
  - Txartel salmenta
- Ordutegien kontsulta
- Ibilbideak
- Ordutegien jeitsiera
- Aireportuarekin lotura
 
TARIFA BEREZIAK
  - Txartela 26
- Txartela +
- Bonuak
 
BERRIAK
AUTOBUSEN ALOKAIRUA
BIDAIARIEN GIDA
  - Billeteen salmenta
- Baldintza orokorrak
- Aholkuak eta
   gomendioak
 
BEZEROARENGANAKO ARRETA
 

La Unión , historia zabala duen konpainia

1924ko azaroaren 15ean, Orozko udalerriko bizilagunak diren Miguel Acha Eguileor eta Martín Inchaurbe Aldecoak, "Acha Inchaurbe" izeneko sozietatea sortzeko hitzarmena egin zuten -" La Unión Servicio de Automóviles" izendapena erabiltzeko ahalmenarekin-, hain zuzen ere, bidaiariak eta merkantziak Bilbo eta Gasteiz bitartean garraiatzeko xedea duen konpainia.

Sozietatearen kapitala 80.000 pezetetan formalizatu zen, bazkide biek ekarritako ondasunekin ordezkatuta, hala nola: Saurer motako hiru autobus, VI 346, VI 366, VI 406 matrikulekin, Hispano Suiza motako bi autobus, VI 213, B 3805 matrikulekin, eta, Gasteizko Foru kaleko 7. zenbakian kokatutako konponketa-tailer bat.

Zenbait urte geroago, 1933ko abenduren 22an, Acha Inchaurbe sozietatea eta konpainia mugatua sortu zen. Horrekin batera, Automóviles de Alava konpainiako bazkide berrien parte-hartzea izan genuen. Bazkideok Murgiatik burututako Bilbo-Gasteiz linearen gaineko eskubideak laga zituzten.

 

1957ko otsailaren 1ean, jadanik aurretik bazegoen konpainia mugatua "Acha Inchaurbe y Compañía, Sociedad Anónima" sozietatea bihurtu da; ondorenez, " La Unión " izendapena erabili ahal izango du, eta, mugatuaren partaidetzak sozietate anonimoaren akzio bihurtuko dira.

Gaur egun, bidaiariak errepidez garraiatzeko sektorean esperientzia zabala duten 60 enplegatu baino gehiagorekin, eta berrogeita hamar autobus moderno baino gehiagorekin batera, Autobuses La Unión , SAren egoitza nagusia Bizkaiko Lutxana-Erandioko udalerrian dago, eta, toki horretatik, konpainiaren plangintza estrategikoa garatu eta koordinatzen du.

 

 
Copyright 2005 © Autobuses La Unión S.A eta La Burundesa S.A. . - Lege-abisua » - Pribatutasun-politika
La Unión SA, Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 3602. liburukiko 27. folioaren, Bi2057. orrian, IFK:A48944045
La Burundesa SA, Nafarroako Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 80. liburukian, sozietateak, 35. folioren, 775. orrian, IFK: A31003627