Txartela +

Autobuses La Unionek eskaintzen duen Txartel mota hau 26 urte baino gehiago daukaten pertsonentzat egokituta dago. Bi txartel mota daude, hileko eta urtekoa.

Bonu hauen baliagarritasuna egutegi honen harabera doa:

Txartela +
Linea Urteko tarifa Hileko tarifa
Gallarta-Vitoria 1110 € 124 €
Algorta-Vitoria 1110 € 124 €
Vitoria-Leioa UPV 1110 € 124 €
Bilbao-Vitoria 1578 € 180 €
Linea guztiak 1810 € 202,5 €

Eskabide orriak:

Deskargatu dezakezu + txartela eskatzeko inprimakia

Txartela hauek ondorengo ibilbideetan bidaiatzeko aukera ematen dute:

Arauak

  1. Txartela hauek ondorengo ibilbideetan bidaiatzeko aukera ematen dute:
    • Linea Gallarta-Vitoria
    • Linea Algorta-Vitoria
    • Linea Vitoria-Leioa UPV
    • Linea Bilbao-Vitoria
    • Linea guztiak
  2. Bonu hauen baliagarritasuna egutegi honen harabera doa:
    • TXARTELA + Hilekoa : Hilekoa.
    • TXARTELA + Urtekoa : Urriaren 1etik hurrengo urteko Irailaren 30arte. Beranduago hastekotan, tarifak kontsultatu.
  3. Bonu hauek Astelehenetik Ostiralera bidaiatzeko aukera ematen dute.
  4. Bonu hauekin egunean joateko bidai bat eta itzultzeko beste bat egiteko aukera daukazue bonuan bertan jartzen duen ibilbidean.
  5. Mota honetako bonuekin ezin da erreserbarik egin. Bidaiariek autobusera igotzeko hauxe egin beharko dute:
    • Geldiunea bidean baldin bada, bonua autobusetan dauden makinetan balioztatuko da.
    • Bidaiariek autobusa Geltokian hartu nahi badute, lehiatiletan balioztatu beharko dute bonua.
  6. Bonu hauek pertsonalak eta transferiezinak dira.
  7. Bonuen iruzurrezko erabilera bere baliogarritasunaren galtzea suposatuko du.
  8. Ibilbidean ikuskapena baldin badago, bidaiariak txartelaz aparte, billetea (geltokian hasi badu ibilbidea) eta NANa erakutsi beharko du.
  9. Norbaitek bonua epe amaierarte erabili nahi ez badu itzultzeko aukera dauka. Kasu hoietan bonuagaitik ordaindutako diruari, bidaiariak bonua erabili ahal izan duen egun bakoitzagaitik ohiko tarifako bi txartelen balioa deskontatuko zaio, nahiz eta egun hoietan ez badu erabili ere, itzulera eguna barne izanda. Dirua hurrengo hileko 1etik 15era itzuliko da.
  10. Bederatzigarren puntuan aipatutako itzulpenak banku bidezko transferentziaren bitartez egingo dira.
  11. TXARTELA + Urtekoa bonuaren berrikuntza bidaiariak eskatu beharko dau. TXARTELA + Hilekoa bonuaren berrikuntza hile batetik bestera automatikoki egingo da bidaiariak kontrakoa esaten ez duen bitartean. Bonua ez berritzeko bidaiariak idatziz (Fax, Mail edo Eskutitza) komunikatu beharko du aurreko hilaren 25a baino lehenago. Txartel hauek 2013ko Abuztuaren 31rarte ibiliko dira.
  12. Bonu hauen baliagarritasuna bere epe naturala da, epea hasi ta gero bidaiari batek bonu hauek erabili nahi baditu, ordainketa era honetan egin beharko du:
    • TXARTELA + Hilekoa : Ordainketa osoa egin beharko da hasiera eguna kontutan artu gabe.
    • TXARTELA + Urtekoa : Hasiera dataren arabera tarifak kontsultatu .
  13. Bonuen eskaera honela egin beharko da:
    • TXARTELA + Hilekoa : Eskaerak urtean zehar egin ahal izango dira, baina beti aurreko hilaren 25a baino lehenago. Ondoko dokumentazioa aurketu beharko da:
      • Eskabide-orria beteta.
      • Karnet tamainako argazki bat.
      • NANaren fotokopia.
    • TXARTELA + Urtekoa: Eskaerak Ekainan 25a baino lehen egingo dira ondoko dokumentazioa aurketuz:
      • Eskabide-orria beteta.
      • Karnet tamainako argazki bat.
      • Banketxean egindako ordainketaren frogagiria:
        • BBK: 2095 - 0551 - 60 9100630755
        • Vital Kutxa: 2097-0132-33-0008167496
      • NANaren fotokopia.
  14. Txartela eskatu eta gero, bidaiariak jaso ahal izango du adierazitako lehiatilan bere baliogarritasunaren hasiera eguna baino 24 ordu lehenago.
  15. Txartela epez kampo eskatzen baldin bada, Autobuses La Unionek txartela 96 ordu tartean emateko kompromisoa hartuko du. Epe horretan bidaiariak ezin izango du txartelaren babesean bidaiatu.
  16. TXARTELA + Hilekoa urtero berrituko da Urtarrilean, Otsailean txartel berriekin hasiz. Berrikuntza hau aldez aurretik ohartaraziko da.
  17. TXARTELA + Urtekoa urtero berrituko da eskaerarekin.
  18. Bonu hauen tarifak urtero eguneratuko dira. Tarifa berriak nahiko aurrerapenarekin aurkeztuko dira bai lehiatileetan bai Web orrialdean.
  19. Ustekabeko arrazoiengatik administrazioak tarifen berrikuntza berezia onartzen badu, La Unionek bonuen tarifen berrikuntza ezartzeko eskubidea izango du.
  20. Bonuaren galtzea edo lapurreta gertatzekotan, bidaiariak 5 euroren truke txartel berria eskuratuko du. Kasu hauetan, lapurreta edo galtzearen abisua eman eta txartel berria izan arte, bidaiariak bidaiatzeko billeteak ordaindu beharko ditu, baina diru guzti hau itzuliko zaio billeteak lehiatilan ematerakoan.
  21. Bonua txarto baldin badabil lehiatilan zein autobusetan erabiltzerakoan, bidaiariak billetea ordaindu beharko du eta gerora lehiatilan gertatutakoaren abisua eman billetea erakutsiz. Hurrengo hilearen 1etik 15era akatsa aztertuko da diruaren itzulpena eginez bidaiariak arrazoia baldin badu.

Bestelako argibideak

Bestelako argibideak

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

12 Abendua 2017