Pribatutasun politika

AUTOBUSES LA UNION SAren Legezko ohar honek (aurrerantzean, "Legezko Oharra") www.autobuseslaunion.com Internet atariaren zerbitzua arautzen du. Egoitza soziala: Sangroiz 4 Poligonoa, Sondika, 48150. IFZ: A48944045.

Legeria

Orokorrean, AUTOBUSES LA UNION SAren eta webgunean dauden zerbitzu telematikoak darabiltzaten Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriari eta juriskdikzioari dagozkie.
Aldeek beren beregi egokitzen zaien foruari uko egiten diote eta Bizkaiko Epaitegi eta Auzitegien eskuduntzan jartzen dira, kontratu honetako baldintzak interpretatzean zein gauzatzean sortu daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da, eta onartzen du webgunera sartzeak ez diola ekarri, inola ere, harreman komertzialik AUTOBUSES LA UNION SArekin.
Webgunearen titularrak ez ditu beretzat hartzen bertan laguntzaileek emandako iritziak. Enpresak aldez aurretik abisatu barik Webgunean beharreko aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du; hori horrela, Webgunearen bidez eskainiko diren edukiak zein zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta hauek izango duten itxura aukeratu edo zerbitzarietan nola egongo diren lokalizatuta zehaztu ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneen edukien jabetza intelektualaren eskubideak, baita bere diseinu grafikoa eta kodeak ere AUTOBUSES LA UNION SArenak dira, beraz, erreproduzitu, banatu, publikoki komunikatu, transformatu edo webguneen edukiekin egin daitekeen bestelako jardueraren bat egitea guztiz galarazita dago, iturriak ere aipatuta, salbu AUTOBUSES LA UNION SAk idatziz baimena ematen badu. Enpresako webguneen baitan dauden edozein izen komertzial, marka edo ikur jabeenak dira eta legeak babesten ditu.

Estekak (Linkak)

AUTOBUSES LA UNION SAren webguneetan dauden estekek informazioa bakarrik helarazi nahi dute, ez dute ezer iradokitzen, gomendatzen edo ezertara gonbidatzen.

Isilpekotasuna eta Datuen Babesa

Apirilaren 27ko 2016/679 Datuen Babesari buruzko Araudi Orokorrak xedatutakoaren ondorioz, AUTOBUSES LA UNION SAk Erabiltzaileari jakinarazten dio, badagoela datu pertsonalak kudeatzeko tratamendu automatizatua, enpresak berak sortuta, enpresarentzat egina eta bere ardurapean egongo dena, Erabiltzailearekiko harremana kudeatzeko zein dagozkion mantentze lanak eta informazio zereginak egiteko. Baldintza orokor hauek onartzean, AUTOBUSES LA UNION SAk Erabiltzaileari zerbitzua emateko beharrezkoak diren datuak eskatuko dizkio.

Fitxategien eta inprimakien erregistroa

Izena emateko inprimakia betetzea derrigorrezkoa da webgunean dauden zenbait zerbitzu erabili ahal izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika ez bada onartzen, ezinezkoa izango da harpidetu, izena eman edo parte hartzea datu pertsonalak eskatuko diren edozein sustapenetan.
Apirilaren 27ko 2016/679 Datuen Babesari buruzko Araudi Orokorrak xedatutakoaren ondorioz, jakinarazten dizugu Erabiltzaile gisa izena eman ostean, eskuratuko diren datu pertsonalak, AUTOBUSES LA UNION SAren fitxategi batean sartuko direla (Egoitza soziala: Sangroiz 4 Poligonoa, Sondika, 48150 eta IFZ: A48944045). Eta ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun neurriak ere gehitu egin dituela.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzea erantzule bakarra da datak benetakoak direla esateko eta horien zuzenketa egiteko, beraz, AUTOBUSES LA UNION SA ez da horren erantzule moduan agertuko. Erabiltzaileek bermatzen dute eta erantzule dira, edozein egoeratan, emandako datu pertsonalak zehatzak eta benetakoak direla eta indarrean daudela, horrez gain, konpromisoa hartzen dute behar bezala eguneratuta izateko. Erabiltzaileak onartzen du izena emateko edo harpidetzeko inprimakian informazio osoa eta zuzena emango duela. AUTOBUSES LA UNION SA ez da berak idatzi ez duen informazio baten egiazkotasunari buruz erantzulea edo beste iturri batek idatzia; hortaz, ez du inolako erantzukizunik hartuko, informazio hori erabiltzeagatik sortu litezkeen kalteen aurrean. AUTOBUSES LA UNION SAk bere webguneetan dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du, are gehiago, informazio horretan sartzeko aukera mugatu edo debekatu dezake. AUTOBUSES LA UNION SA ez da inolaz ere erantzule izango Erabiltzaileak pairatu dezakeen edozein kalteren aurrean, AUTOBUSES LA UNION SAk emandako informazioan erroreak, akatsak edo zerbait falta denean, betiere informazio hori beste iturri batzuetatik etorri bada.

Cookieak

www.autobuseslaunion.com webguneak ez ditu cookieak erabiltzen, baizik eta erabiltzailearen terminalean bertan dauden informazio fitxategi fisikoek balio dute erabiltzailea atarian nabigatzen laguntzeko. Dena den, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, ez uzteko artxibo horiek instalatzen.

Helburuak

Erabiltzaileekiko harremanari dagozkion mantentze lanak zein kudeaketak egitea, bai eta informazio zereginak ere.

Adingabeak

Gure zerbitzuren bat bereziki adingabeei zuzenduta badago, AUTOBUSES LA UNION SAk gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jaso ahal izateko edo, hala badagokio, datuak automatikoki tratatzeko.

Datuak hirugarrenei lagatzea

AUTOBUSES LA UNION SAk ez ditu erabiltzeen datuak beste inori lagako.

Datuak erabiltzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak gauzatzea

Komunikazioak zuzendu eta honako eskubideak gauzatu ahal izango ditu: datuak erabili, zuzendu, ezeztatu, haien erabilera mugatu, beste leku batera eraman zein horien aurka egin. Hori guztia, www.autobuseslaunion.com webgunearen bidez edo e-postaz egin daiteke hurrengo helbidera bidalita: AUTOBUSES LA UNION SA, Ref. Datuen Babesari buruzko Araudi Orokorra, Sangroiz 4 Poligonoa, Sondika, 48150. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da zeure burua identifikatzea AUTOBUSES LA UNION SAn Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidalita edo legezko den bestelako baliabide bat. Hala ere, erregistratze datuak aldatu edo zuzendu ahal izango dira Site gunean bertan, aldez aurretik erabiltzaile zenbakia eta pasahitza sartuz gero.

Segurtasun neurriak

AUTOBUSES LA UNION SAk legeak ezartzen dituen Datu Pertsonalak babesteko segurtasun mailak bere gain hartu ditu eta saiatu da bere esku dauden bestelako baliabideak eta neurri tekniko osagarriak ezartzen, enpresari eman zaizkion Datu Pertsonalak ez galtzeko, txarto ez erabiltzeko, hauek ez aldatzeko, baimenik gabe ez eskuratzeko, ezta hauek lapurtzeko ere. Dena den, AUTOBUSES LA UNION SA ez da erantzulea izango honako gertatuko balitz: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izandako interferentzia, akatsak, etenak, birus informatikoak, matxura telefonikoak edo deskonexioak direla eta gertatu litezkeen kalteak; linea telefonikoen hutsek edo gainkargek sistema elektronikoa erabiltzean eragindako atzerapenak edo blokeoak edo Datuak Prozesatzeko Zentroaren gainkargak Internet sisteman edo bestelako sistemetan, bai eta hirugarren batzuek sortutako kalteak AUTOBUSES LA UNION SAren kontrolpetik kanpo legez kontrako esku sartzeak egitean. Edozelan ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak aitortu du datuen babesari buruzko baldintzen berri izan duela eta onarpena zein baimena ematen duela AUTOBUSES LA UNION SAk datu horiek automatikoki tratatzeko, Datuak Babesteko Politikan ezartzen diren helburuekin bat. Atariak eskaintzen dituen hainbat zerbitzuk Datu Pertsonalen Babesari dagokionez aurreikuspen espezifikoak dituzten baldintza partikularrak izan ditzakete.

Autobusak La Unión,S.A.

Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 3602. liburukiko 27. folioaren Bi, 2057. orrian, IFK: A48944045

Sozietatearen helbidea:
Playabarri bidea, 2
48950 LUTXANA/ERANDIO
BIZKAIA

Tel.:94 476 50 07
Fax:94 476 60 10

LA BURUNDESA S.A.U.

Nafarroako Merkataritzako Erregistroan inskribatuta, 80. liburukian, sozietateak, 35. folioaren, 775. orrian, IFK: A31003627

Sozietatearen helbidea:
Plazaola industrialdea, A etxadia
29-32 nabeak
31195 AIZOAIN (NAVARRA)

Tel.:948 30 35 05 eta 948 30 34 89
Fax:948 30 34 68

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

23 Iraila 2018