Kalitatea

Kalitate Politika

AUTOBUSES LA UNION SA, LA BURUNDESA SAU eta ONIEVA SL enpresek osatzen duten ALU TALDEAk bidaiarien garraioa eskaintzen du errepideko linea erregularretan, eskaerapeko bidaietan eta langile zein eskola umeen garraioan. Haren Zuzendaritzak honako konpromiso hauek hartu ditu:

  • Bezeroak, erabiltzaileak eta honetan interesa izan dezaketen beste alderdi batzuk pozik edukitzea. Horretarako, haien beharrizan zein itxaropenak beteko dituen kalitatezko zerbitzua eskainiko du.
  • Era berean, langileen gogobetetzea bilatzea. Horretarako, langileek euren eginkizunak, lan prozesuak, eta lan zein ingurumen arriskuak ezagutu ditzaten eta behar diren baliabideak eduki ditzaten ahaleginduko da.
  • Zerbitzuaren kalitatea honako irizpideen bidez neurtzea: eskainitako zerbitzua, irisgarritasuna, informazioa, puntualtasuna, bezeroarentzako arreta, erosotasuna, segurtasuna eta ingurumena. Betiere, aipaturiko kalitatea bilatzeko asmoz.
  • Zuzendu aurretik aurrea hartu. Bereziki lan arriskuen prebentzioaren alorrari erreparatuko dio osasun kalteei eta galerei dagokienez. Horretarako, arriskuen jatorrian esku hartzen saiatuko da eta, hala balitz, babes kolektiboa banakako babesaren aurretik jarriko du.
  • Segurtasuna maila guztietan sustatzea, esate baterako, langileen kontratazioan, etengabeko prestakuntzan, mungimenduen kontrolean neurketan eta jarraipenean eta prebentziorako nahiz zuzenketak egiteko neurriak hartzean
  • Bezero eta erabiltzaileei haien eskubide eta obligazioen eta gure autobusen protokolo zein segurtasun sistemen berri ematea.
  • Ingurumena errespetatzea. Horretarako, kutsadurari aurrea hartu, kontsumoak kontrolatu eta hondakinak murriztu nahiz kontrolatuko ditu.
  • Gaur egun dauden teknologia onenak eta garbienak erabiltzea, betiere, ikuspuntu ekonomikoaren arabera eskuragarriak badira.
  • Energia eraginkortasunez erabiltzen duten ibilgailu, ondasun, zerbitzu eta diseinuak lehenestea, energiaren erabilera behar den eran kudeatzeko.
  • Eraginkortasun energetikoari buruzko helburu eta jomugak betetzeko beharrezko informazio eta baliabideak eskuragarri edukitzeko konpromisoa.
  • Kudeaketa sistema integratua etengabe hobetzea.
  • Erakundeari eragiten dion legeria osoa eta erakundeak izenpetutako beharkizunak betetzea.
  • Aukera berdintasuna bultzatzeko eta sexugatiko bazterkeria ezabatzeko neurriak ezartzea.
  • Euskara gehiagotan erabiltzeko ekintzak gauzatzea, egunen batean zerbitzu osoa euskaraz eskaintzera heldu arte.
  • Kudeaketari buruzko nazioarteko estandarrak ezartzea eta mantentzea, besteei hurrengo alderdietan daukagun konpromisoa erakusteko: kalitatea; lan arriskuen prebentzioa; energiaren kudeaketa; eta ingurumena.
  • Irisgarritasun Unibertsaleko Kudeaketa Sistema garatzea eta ezartzea eta haren eraginkortasuna etengabe hobetzea. Horretarako, erakundea osatzen duten guztiei jakinaraziko zaie DALCO (Ibiltzeko, Atzemateko, Kokatzeko eta Komunikatzeko) betekizunak eta araudia betetzeko garrantzia.
  • Irisgarria den ingurunea guztientzat lortzea (desgaitasuna izan ala ez izan). Horretarako, UNE 170001 arauan eta dagokion legerian ezarritako DALCO eskakizunak bete eta haien prozesuak hobetuko ditugu, ALU Taldeak bere erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuak erabat erabiltzea eragozten duten muga edo oztopoak ezabatzeko asmoz. Hori guzti hori, bidaiarien segurtasuna eta duintasuna zainduta egingo dugu.

Politika hori burutzeko ardura Zuzendaritzarena da, eta langile guztiek ezagutu eta ulertu dezaten behar diren baliabide guztiak hornitzeko konpromisoa hartzen du.

Politika integratu hori osatzeko, urteko helburu neurgarriak finkatzen dira, ahal dela urte hasieran.

2017ko otsaila

Claudio Lesaca Oloriz

Zerbitzuen Zerrenda eta Kudeaketa-integratuko politika

Autobuses La Uniónen eta La Burundesaren zerbitzu-kartan eta sistema-politikan, enpresak eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak daude jasota; hala, horrelakoak emateko orduan eskainitako kalitate-mailak erakusteaz gain, erabiltzaileekiko ageriko konpromisoa sendotu ere egiten da.

Ingurumen eta energia kudeaketa

ALU 2012an hasi zen Ingurumen Kudeaketa Sistema ezartzen ISO 14001 arauari jarraituz, erakundearen zein bidaiarien errepidezko garraioaren ingurumen eraginak txikiagotzeko helburuarekin.

ALUren Ingurumen Kudeaketa Sistema, Lutxanako instalakuntzan dago 2013an ziurtagiria eskuratu zuenetik. Ondoren, Laudio eta Vitoria-Gasteizkoetan ere ezarri da. 2014an egin zuen karbono aztarnaren kalkulua ISO 14064 arauaren barne. Haren kalkulua Bureau Veritas ziurtagiri emailearekin ziurtatu zuen. Gainera, 2016ko uztailetik gaur egun arte EMAS Araudia betetzen dugu.

2017ko otsailean ISO 50001 arauaren ziurtagiria eskuratu zuen, ingurumenarekiko konpromisoa energia kudeaketaren alorrera zabalduta.

KUDEAKETA INTEGRATUKO POLITIKA. ALU TALDEAren Zuzendaritzak (Autobuses La Union SA, La Burundesa SAU eta Onieva SL enpresez osatutakoa) honako gaiekin konpromiso osoa duela adierazi nahi du: ingurumen eta energia kudeaketarekin, berdintasunarekin, segurtasuna eta osasunarekin, euskararen erabilerarekin eta irisgarritasuna bezalako beste alderdi batzuekin. ALUren langile guztiek kudeaketa integratuko politika ezagutu dezakete enpresa barruko komunikazio bideetan argitaratuta dagoelako. ALUren erabiltzaileek ere www.autobuseslaunion.com webgunean irakurri dezakete.

Ingurumen adierazpena bidaiarien eta horretan interesa izan dezaketen beste batzuen eskura dago admin@autobuseslaunion.com helbide elektronikoaren bidez.

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

12 Abendua 2017