Historia

La Unión, historia handia duen konpainia

1924ko azaroaren 15ean, Orozkoko Miguel Acha Eguileor eta Martin Inchaurbe Aldecoak, "Acha Inchaurbe" izeneko sozietatea sortzeko hitzarmena egin zuten. Sozietate horrek " La Unión Servicio de Automóviles" izendapena erabiltzeko ahalmena zuen. Horren helburua zen bidaiariak eta merkantziak Bilbo eta Gasteiz bitartean garraiatzea.

Sozietatearen kapitala 80.000 pezetetan formalizatu zen, bazkide biek ekarritako ondasunekin ordezkatuta. Ondasun horiek honako hauek ziren: Saurer motako hiru autobus, VI 346, VI 366, VI 406 matrikulekin; Hispano Suiza motako bi autobus, VI 213, B 3805 matrikulekin eta Gasteizko Foru kaleko 7. zenbakian kokatutako konponketa-tailer bat.

Zenbait urte geroago, 1933ko abenduren 22an, Acha Inchaurbe sozietatea eta konpainia mugatua sortu zen. Horrekin batera, "Automóviles de Alava" konpainiako bazkide berrien parte-hartzea ere izan genuen. Bazkideok Murgiatik pasatzen zen Bilbo-Gasteiz linearen gaineko eskubideak laga genituen.

Jadanik aurretik zegoen "Acha Inchaurbe" konpainia mugatua, " Acha Inchaurbe y Compañia, Sociedad Anónima" bihurtu zen 1957ko otsailaren 1ean. Geroago, sozietate horrek " La Unión" izendapena erabili ahal izan zuen, eta mugatuaren partaidetzak sozietate anonimoaren akzio bihurtu ziren.

Gaur egun, bidaiariak errepidez garraiatzeko sektorean eskarmentu handia duten 60 langile baino gehiago ditu, berrogeita hamar autobus moderno baino gehiago ere. Autobusak La Unión, SAren egoitza nagusia Bizkaiko Lutxana-Erandioko udalerrian dago. Bertatik konpainiaren plangintza estrategikoa garatu eta koordinatzen da.

La Burundesa

1925. urtean, Nafarroako Urdiain udalerrian, Altsasu Iruñarekin lotzen dituen lerroaren harpean, La Burundesa autobusen konpainia sortu zen. La Burundesa konpainiak Burunda bailaratik abiatuta egiten zuen lan.

La Burundesaren hurrengo ibilbideak Iruña eta Gasteiz bildu zituen. Horren ostean, Iruña-Gasteiz-Bilbo linea inauguratu zen, Arabako hiriburuan autobus-aldaketa eginez. Bidaiariek " La Bilbaína " bezala ezagutzen dute.

1955ean ibilbide bera, baina zuzenean Dimako mendatea igarotzen duena egiteko hiru ordu eta erdi behar ziren. La Unión eta La Burundesa konpainiek batera erabiltzen zuten. Hona hemen sektoreen arabera sortu den elkarketa bakarra.

Gaur egun, La Burundesa konpainian behar bezala hornitutako 50 ibilgailu daude, eta 70 profesional ditu. Horiek guztiak gure bidaiarien lekualdaketak modu eroso eta ziurrean egiteko prest daude.

Esku-ematearekin zigilatu den lankidetzarako hitzarmena dela medio, urteak pasa ahala, La Unión konpainiak La Burundesa enpresan dauden akziodun gehienak erosi ditu. Hala ere, sozietate bien arteko independentziari eta elkarren arteko harremanei eutsiko diete.

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

12 Abendua 2017