Bonuak Sakana-Goierri
La Burundesa S.A.k bere bezeroei eskaintzen dizkien txartel pertsonalizatuak pertsona hauei zuzentzen zaizkie:
- 26 Txartela, hogeita sei urte edo gutxiago dituztenei.
- + Txartela 27 urte edo gehiago dituztenei.
Biak dira hilerokoak eta egunean bi bidaia egiteko balio dute. (larunbatak eta jaiegunak barne)
| Tarjeta/Línea | Tarifa |
|---|---|
| 26 txartela Goierri Donostia | 90 € |
| 26 txartela Sakana Donostia | 140 € |
| + txartela Goierri Donostia | 120 € |
| + txartela Sakana Donostia | 185 € |
Funtzionamendu arauak:
- Txartel hauek linea hauetan erabili daitezke:
- Sakana Goierri Donostia linea.
- 2. Hauxe da baliozko epea:
- 26 TXARTELA: Hilabete natural bakoitzerako balio dute eta urte osoan berritu daitezke.
- + TXARTELA: Hilabete natural bakoitzerako balio dute eta urte osoan berritu daitezke.
- Bonu hauek astegun guztietan erabili daitezke.
- Bonuak eskubidea ematen du dagokion linean egunero joan-itzuli bat egiteko bonuaren baliozko epe barruan.
- Bonu horiekin ezin da eserlekurik erreserbatu aurretik. Autobusera igotzeko, bidaiariak hauxe egingo du:
- Zuzenean autobusera joango da eta bere bonua autobuseko ezeztatze makinan baliozkotuko du.
- Bonu horiek pertsonalak eta besterenezinak dira eta, hortaz, ezin zaizkio utzi beste bidaiari bati.
- Bonuak iruzur egiteko erabiltzen badira balio guztia galduko dute.
- Baldin autoaren ibilbidean inspekzio bat egiten bada, bonuaren erabiltzaileak NANa (indarrean dagoena) erakutsi beharko du txartelarekin batera. Hala egin ezik, bonoa baliogabekotzat joko da.
- Bidaiari batek bonu osoa erabili nahi ez badu, itzuli egin diezaioke La Burundesa, S.A.ri, eta honek deskontatu egingo dio tarifa arrunteko bi txartelen prezioa bidaiariak bonua erostean ordaindu duen zenbatekoari, bonua baliagarri izan den egun bakoitzeko, bidaiariak bonua erabili ala ez, eta bonua itzultzeko eguna ere barne sartuta. Deskontu horren zenbatekoa hurrengo hilabetean itzuliko zaio bidaiariari, hilaren 1etik 15era bitartean.
- 9. atalean deskribatutako itzulpen horiek banku transferentzia bidez egingo dira bidaiariak bonuaren eskaera-orrian adierazitako kontura.
- 26 TXARTELA eta + TXARTELA automatikoki berrituko dira hilabete batetik bestera, aurreko bonuaren ezaugarri berdinekin salbu bidaiariak besterik esaten badu. Bidaiariak bonuaren ezaugarriak aldatu nahi balitu, hala jakinarazi beharko lioke La Burundesa, S.A. enpresari, honen egoitzara mezu bat bidalita faxez, posta elektronikoz nahiz eskutitzez, bonuari baja eman nahi dion hilaren aurreko hilaren 25a baino lehen.
- Bonu hauek beren epealdi naturalerako balio dute. Baldin bidaiari batek bonua erabiltzen hasi nahi badu bonu horren balio-epea hasi eta gero, kuota osoa ordaindu beharko du, berdin izanik noiz hasi den erabiltzen bonua.
- Bonu-eskaerak bidaiariari interesatzen zaion unean egin ahal izango dira, baina beti bonua erabiltzen hasiko den hilaren aurreko hilaren 25a baino lehen. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Eskaera-orria behar bezala beteta.
- Karnetaren neurriko argazki bat
- NANaren fotokopia.
- Lehenbiziko kuota kontu honetan sartu izanaren ordainagiria (gainerakoa bankuko errezibo bidez pasako da ezeztatu arte):
- Euskadiko Kutxa: 3035-0261-68-2614100462
- Txartela behar den garaian eta eran eskatu ondoren, bidaiariak autobusean jaso ahal izango du txartela bere balio- epea hasi baino 24 ordu lehenagotik gutxienez.
- Bonu horien tarifak urtean behin eguneratuko dira. La Burundesa enpresak behar adinako aurretiaz jakinaraziko ditu tarifak, zeintzuk leihatiletan eta Web orrian egongo diren interesatu guztien eskura.
- Bonua lapurtu edo galduz gero, erabiltzaileari kopia bat emango zaio 5 eurotan. Kasu horietan La Burundesa, S.A.k eskatzaile horrek egiten dituen bidaia guztiak ordainduko ditu horrelako bat gertatu zaiola jakinarazten duenetik (posta elektronikoz, faxez edo gure leihatiletan idazki bat aurkeztuta) txartelaren kopia bere esku jarri arte. Tramite hori egiten duen bitartean bidaiariak berak ordainduko ditu billeteak. Eskatu duen kopia jasotzen duenean billete guztiak entregatuko ditu eta, konpainiak egiaztatu ondoren, horien prezioa itzuliko zaio.
- Baliozkotzeko unean bonuak txarto funtzionatzen badu, erabiltzaileak ordainduko ditu bonua gaizki ibili den artean egindako bidaiak, eta arazo horretaz jakitun jarriko ditu gure leihatiletako langileak edo autobus gidaria, ordaindu duen billetea entregatzearekin batera. La Burundesa enpresak funtzionamendu txar horren arrazoia aztertuko du eta itzuli egingo dio interesatuari aurkeztu dituen billeteen zenbatekoa, baldin frogatzen bada akatsa txartelaren arazo batek eragin duela, edo txartela kontrolatzen duen softwarearen matxura batek.
Eskabide orriak:
Eskabide orriak - Bonuak Sakana-Goierri
Bestelako argibideak
txartelasburundesa@autobuseslaunion.com


