Berria

Udako irteera Coloniara. Bidaiatu merkeago La Union autobus zerbitzuak eta Ryanair-en hegaldiak konbinatuz

26/04/2018

Pixkanaka eguzkia itzuli da eta gure udako planak antolatu behar ditugu. Zer deritzozue Colonia hiri alemaniarra ezagutzeari ahalik eta modu merkeenean? Berdin da Bilbotik, Iruñatik edo Gasteizetik abiatzen bagara, gure autobusekin Gasteizko aireporturaino joan eta Coloniarantz abiatu inolako ardurarik gabe.

Demagun Bilbotik Coloniara bidaiatu nahi dugula ekainaren 22tik 29ra. Bilbotik Gasteizera autobusez goaz eta horrela ez dugu kotxearen ardura izango.  Gasteiztik aireportura autobusez joan eta zuzenean hegazkina hartuko dugu. Horrela, Coloniara joan etorria 100€ baino gutxiagotik aurrera egin genezake.

Zer ikusi eta egin Kolonian

Nahiz eta, ezin ditugu Colonian egin eta ikusi ahal ditugun gauza guztiak zerrendatu, ezinbestekoen zerrenda labur bat presatu dizuegu. Aste osoko bidaia planteatuz gero, denetarik egiteko denbora izango dugu.

  1. Coloniako katedrala ikusi eta disfrutatu: Estilo gotikoz eraikitako tenplu hau 1248an hasi zen eraikitzen eta ez zuten 1880 urterarte bukatu, hau da, 600 urte baino gehiago igaro zuten hura eraikitzen. Hiriaren erdigunean kokatuta dago eta 157 metroko altuera du. Washington monumentua eraiki zen arte munduko eraikin altuena zen. Hemendik abiatuz, oso gomendagarria da baita, hiriko alde zaharra ezagutzea haren kaleetatik ibiliz.
  2. National Socialism Documentation Center-a bisitatu: historia gustuko baduzue, ezin duzue aukera paregabe hau galdu. Zentro honek erregimen nazional sozialistaren biktimen ohorez eginda dago eta aro honi buruzko ikerketa egiten du.
  3. Rin ibaia bere osotasunean: Colonia zeharkatzen duen ibai hau Europako garrantzitsuenetarikoa da. Bai kaleetatik ibiltzen eta zubiak zeharkatzen, bai ibaia itsasontziz zeharkatuz, esperientzia bikaina biziko dugu. Bertan antzeman dezakegu bidean zehar dauden etxe zaharren eta ertzaren beste aldean dauden eraikin modernoen arteko kontrastea. Ibilbide hau gauez egin ez gero, plan erromantikoa  antolatu dezakezu, bideak eta zubiak argiz betetzen baitira.
  4. Hohenzollern zubia zeharkatu. Hiriaren zubirik famatuena: Zubi honetatik Coloniako katedrala ikusi dezakegu perspektiba ezin hobeaagotik. Lehen, zubi honetatik kotxeak pasa ahal ziren, baina gaur egun tren eta oinezkoentzako soilik da erabilgarri. Alemaniako Trenbide zubirik erabiliena da.
  5. Noski, ez ahaztu hiri honek eta herrialdeak eskaintzen digun gastronomia eta garagardoa dastatu eta hartaz disfrutatzea.

Egun guztia pasa dezakegu hiri hau ezagutzeko ekintzak aipatzen. Hurrengo estekan ikusi dezakezue Colonian egin dezakegun hainbat gauza.

Colonian egin dezakegun hainbat gauza

Ryanair-en web orrialdearen esteka uzten dizuegu ere bai, horrela bilatu ditzakezue komeni zaizkizuen datak. Ziur gaude hiri hau ezagutzeko irrikitan zaudetela. Ez izan zalantzarik eta eskaintza merkeenari probetxua atera, La Union autobusak eta Ryanair-en hegaldiak konbinatuz. Oso ondo pasa!

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

23 Iraila 2018