Berria

Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunarekin bat egiten dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Emakunderi arlo honetan egindako lanagatik

24/11/2017

Datorren azaroaren 25ean, larunbata, Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatzen da eta gu mugimendu honekin bat egin nahi dugu, ahalik eta ouhartzun handiena lortu nahia gizartean arazo honen inguruan kontzientzia sortzeko.

Honen harira, Emakunde erakundeari eskerrak eman nahi dizkiogu arlo honetan egunero egiten duen lanagatik, emakumeen kontrako indarkeria saihestea eta biktima diren emakumeei arreta egokia eskaini eta koordinatzea dira haien lehentasun nagusiak. Noski, indarkeria mota honen kontra ekiteko berdintasun politiketan lan eginez.

Esan bezala, guztiok egun honek duen oihartzuna handitu eta Emakundek gurekin elkarbanatzen duen informazioa zabaldu behar dugu. Zer egin dezakegu emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko? Emakumearen Euskal Erakundeak Baliabideen eta Zerbitzuen Gidaliburua argitaratu du egoera hauetan zer egn behar dugun jakiteko. Hurrengo estekan ikusi dezakezue gida PDFn:

Zer egin emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko?

Noski, genero-indarkeriaren biktima den edonork jakin behar du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua eskura duela 24 ordutan 900 840 111 telefono zenbakian.

Ziur aski zuen inguruan hainbat ekintza egingo dira nazioarteko egun honi garrantzia emateko. Animatzen zaituztegu ekintza hauekin bat egitera eta ahal duzuen heinean, ahalik eta oihartzun handiena lortzea egun honetan omentzen den mezuari fabore eginez.

Hurrengo esteketan ikus ditzakezue Bilbon eta Gasteizen burutuko diren ekintza desberdinak. Hala ere, zuen inguruan helburu bera duten ekintza ugari antolatuko dira, emakumeen aurkako indarkeria saihesteko helburua dutenak.

Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna dela eta ekintzak Gasteizen

Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna dela eta ekintzak Bilbon

Azkenik, animatu nahi zaituztegu baita puntu lila deskargatzera eta publikoki erakustera emakumeen aurkako indarkeriaren sinbolotzat. Puntua deskargatu dezakezue Emakunderen web orrialdean hurrengo estekan: http://www.emakunde.euskadi.eus/indarkeria/-/lila-puntu/

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

12 Abendua 2017