Berria

Bilboko Mugikortasun Aste Europarrarekin bat egin dugu

15/09/2017

Mugikortasun Aste Europarra ospatzen da berriz ere Bilbon eta beraiekin bat egingo dugu, egitasmoaren babesleetariko bat izanik. Aurreko urteetan bezala, Irailaren 16tik 22ra arte ospatuko da, aurtengoa 18. edizioa izanik. Ospakizun honen helburua bilbotarrei mugikortasun eredu onuragarriak erakustea da, Bilbo hiri arnasgarriagoa, arinagoa eta jasangarria bihurtzeko.

Esan bezala, Bilbok hamazortzigarrenez parte hartuko du Europar Batasuna eta Bilboko Udalaren  Mugikortasun eta Iraunkortasun sailak sustatzen duen ekimen honetan. Asteari amaiera emango zaio “Bilbao nire kotxe barik” jardunaldiarekin, irailaren 22an izango dena.

Klima-aldaketa agerikoa da gaur egun eta horren kontra lan egin behar dugu. Hiri garapen jasangarria lehentasuna da eta gure ustez, beharrezkoa da gizarte kontzientziazioa mugikortasun jasangarriaren arloan. Aurten kontzeptu honen ikurra zera da: “Partekatzeak urrunago eramaten zaitu”

Aste honetan zehar, udal erakundeen bitartez, hiritarren artean garraiobide eraginkorren erabilera eta ibilgailu partikularraren ordezko aukerak sustatzea da helburua. Horrela, hiritarrek kotxearen ordezko alternatibak ezagutu ditzakete gutxiago kutsatzen duten garraiobideak sustatzeko.

Jarraian, aste honetan zehar Bilbon aurkitu ditzakezuen ekintzak zehaztuko ditugu. Ez ezazu ospakizun hau galdu!

·         Ibilgailu elektriko, hibrido eta iraunkorren erakusketa. Autoak, furgonetak, bizikletak edo motozikletak; edo tradizionalagoak direnak: pedalezko bizikletak, patinak monopatinak... ikusteko aukera izango dugu eta Ibilgailu batzuk probatzeko aukera ere egongo da.

·         Bilbobus erakusketa gela: Bilboko garraio publikoaren historiari, bideetan oinezkoek lehentasuna lortzearen prozesuari  edo garraio modalitate anitzei buruzko ikus-entzunezko lan desberdinez gozatu ahalko duzu.

·         Haurrentzako leku ludikoa: Ekintzen artean puzgarriak eta birziklatutako bizikletekin jokoak izango dira. Artelanak sortu ahal izango dituzte bizikleten atal guztiekin!

·         Bizikleta elektrikoen mailegua: Frogatu ez badituzue, frogatzeko aukerari probetxua atera diezaiozue eta Bilbo barrenean frogatu itzazue nekatu gabe.

·         Herritarrentzako doako bizikleta ibilbidea: 10,7 kilometrotako ibilbidea kirolaz eta garraio jasangarriaz gozatzeko. Gainera, parte hartzen duen orok kamiseta bat jasoko du eta bizikleta baten eta kirol materialen zozketan parte hartzeko aukera izango du.

Ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, guztion ardura baita mundu hobe bat eraikitzen saiatzea. Espero dugu urtero Bilbo hiri arnasgarriagoa, arinagoa eta jasangarria bihurtzeko lan egiten jarraitzea. Gogoratu, partekatzeak urrunago eramaten gaitu!

Esteka honetan ikusi dezakezue Bilboko Mugikortasun Aste Europarraren programa osoa.

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

12 Abendua 2017