Berria

20 bidaiako bono berria

24/04/2017

SALGAI GELTOKIETAKO LEIHATILA ETA KIOSKOETAN

Bonuaren ezaugarriak:

1.       20 bidaia

2.       6 hilabeteko iraungipen epea erosten den egunetik hasita.

3.       Azken prezioa: 119 € (gehi txartela kostatzen den euroarekin 120 €)

4.       Lineak: Bilbo-Gasteiz eta Gasteiz-Leioa/EHU

20-Bonuaren arauak

- Bonu honek soilik lanegunen bidaiatzeko aukera ematen du, astelehenetik ostiralera.

- Beraietan jarritako herrien artean bidaiatzeko aukera ematen du soilik, hau da: Bilbo-Gasteiz (A/3714) eta Gasteiz-Leioa EHU(A3717)

- Erosterakoan, bonuak bertan idatzitako bidaia kopurua dauka. Kopuru hau agortzen joango da bidaiatzen den heinean.

- Bonua ez da pertsonalizatua eta beraz, beste hirugarren bati eman ahal zaio.

- Bonu berbera erabilita hainbat pertsonek bidaiatu dezakete, lagun bakoitzeko ezeztapen bana eginez.

- Titulua erosten denetik sei hilabeteko iraupena du. Salmenta tokian horren irakurketa eskatu daiteke, kontsumitzeko bidaia kopurua eta horien iraungipen data jakiteko.

- Bidaiariek autobusa Geltokian hartu nahi badute, leihatiletan balioztatu beharko dute bonua.

- Autobusa ibilbide erdiko geralekuetan hartzen bada, bonua autobuseko makinan ezeztatuko da.

- Autobusera sartzeko orduan, bonu honek ez du lehentasunik ematen beste bidaiarien aurrean.

- Bonuarekin txartela aurrez-aurretik ere hartu daitezke leihatiletan.

- Bonua lapurtuz edo galduz gero, La Union ez da erabili ez diren bidaietaz kargu egiten.

- Bonua itzuli ahal izateko eta dirua berreskuratu ahal izateko bonua ez da iraungita egon behar eta ez da inoiz erabili behar izan. Baina bonua erabili bada, nahiz eta bidaia bakarra egin, La Unionek ez du bidaiariak ordaindutako kopurua itzuliko ez osorik, ezta zati bat ere ez.

 

Informazio gehiago leihatiletan:

Gasteiz (Geltokia) 945 26 46 26

Bilbo (Termibus) 94 427 11 11

webgunea: www.autobuseslaunion.com

 

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

12 Abendua 2017