Autobusak alokatzea

La Union taldea mota guztietako autobusak alokatzen espezializatu da, hala nola txangoak, turisten bidaiak, kongresuak, enpresetako ikasleen garraioa, etab. Halaber, bezeroaren neurrira egokitzen den zerbitzua eskaintzen du.

Autobus-mota ugari ikusteko gonbitea egiten dizugu; autobusok berrikuntza teknologikorik garrantzitsuenekin eta segurtasun- nahiz erosotasun-sistema aurreratuenekin daude hornituta. Eska iezaguzu aurrekontua.

Baldintza Orokorrak

Aurrekontuen eskaera egiteko bi modu daude:

Aurrekontuaren aurkezpenak ez du behartzen konpainia hori kontratatzera, ezta ibilgailua erreserbatzera ere, eskatzaileak behin betiko onarpena ematen ez duen bitartean.

Behin aurrekontuaren onarpena posta elektronikoaren, faxaren, edo telefonoaren bitartez jasota, ibilgailua eskatutako egunerako erreserbatuko da.

Kontratatutako zerbitzuaren inguruan edozein aldaketa eginez gero, azken prezioaren gain eragina izan dezake; horregatik, halakorik gertatuz gero, eskatzaileak hori komunikatzeko betebeharra izango du aurrekontua berrikusi dadin.

La Union taldeak garraioari buruz indarrean dagoen legeria betetzen du, bai eta zerbitzu pribatuen baldintza zehatzak ere.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Legea bete ahal izateko, bezeroak emandako datuak isilpean gorde eta horiek hirugarrenei emango ez direla bermatzen dugu

Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

12 Abendua 2017