Aholkuak eta Gomendioak

Kontuan izan beharreko gomendioak:

  • Billetea bidaiako asegurua da; hori dela medio, gorde ezazu ibilbide guztian, hori eskatzen duen enpresako enplegatuak eskuragarri izan dezan.
  • Mesedez, egiazta itzazu billetearen datuak hori leihatilan hartzen duzunean
  • Gogora ezazu ordutegi bakoitzeko jesarlekuak mugatuak direla. Horregatik, bertara zaitez leihatilara zerbitzuaren irteera baino ordu erdi lehenago. Billetea emateko plangintza zuzena egiteko denbora gomendagarria da.
  • Jesarlekuaren erabateko bermea izateko, enpresak leihatiletan asteko zazpi egunetan eskuragarri jarri du salmenta aurreratuaren sistema berria. Horrenbestez, bidaiariak billetea hil bat aurretik esku artean izan dezake.
  • Bidaiariari gomendatzen zaio autobusaren aurrekaldean jarritako kartela begiratzea, bertan bai dator autobusaren ibilbidea.

Segurtasun-Aholkuak

Zure segurtasuna gure lehentasuna da. Jarraian, segurtasun-aholku garrantzitsu batzuen berri ematen dizuegu.

Gidariak:
Lan hori egiteko bereziki prestatu den profesionala da. Ibilgailuan "segurtasunaren espezialista" da. Jarrai itzazu bere aholkuak.
Ateak eta sarbideak:
Kontuan har itzazu. Ez zaitez presaka ibili autobusera igotzean edo jaistean.
Larrialdietarako mailuak:
Beirak hausteko mailuak "sorospen-irteera" bezala adierazita dagoen leihoen ondoan daude. Erabili itzazu ateetatik irtetea ezinezkoa izanez gero.
Ateen segurtasun-irekiera:
Irekierarako tresna begi-bistan dago, ateetatik hurbil. Tresna hori ibilgailua geratuta dagoenean erabili beharko da. Abian jartzean, ateak lokatu eta berehala irekitzen dira.
Lehen sorospenetarako botika-kutxa:
Autobus guztietan dago. Ohikoa den bezala, ibilgailuaren aurrealdean dago, piktograma baten bidez identifikatuta.
Segurtasun-uhala:
Zure jesarlekuak halakorik izanez gero, lotu ezazu.
Su-itzalgailua:
Ibilgailuaren aurrealdean dago, ohi bezala gidariaren eserlekuaren ondoan.
Bilbo
94 427 11 11
Gasteiz
945 26 46 26
Iruña
948 22 17 66

18 Maiatza 2012